Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > erramun martikorena> hemeroteka
erramun martikorena > hemeroteka

Primaderari. Argia, 1.109. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1986-06-22)

Horra Erramun Martikorena baigorriarraren hirugarren LPa. Orokorrean, "herrikoia" omen den gai bat ezik, Michel Labagerie, Xalbador eta Mattinen testoez osaturik dago. Eta honek badu garrantziarik diskoa entzutean, zeren bederatzi minututako kantuez -hiru daude horrelakoak- diskoa osatzeak badu arriskurik. Kantuak baino bertsoak direnez, doinu bera bederatzi minutu horietan asko errepikatzen da, baina hemen datza Martikorenarenlanaren balio handiena, bi bertsolari handi horien bertso-sail interesgarriak zuzen hautatzean. Aukeratutako doinuak, oso egokiak dira Erramunen kantaerarako eta Tomas Aragues Bernarden armoniak aberatsak dira oso.

Martikorena oso kantari berezia da. Tenore lirikoa eta sentsibilitate handikoa. Kontzesiorik gabekoa. Egiazkoa. Eztarri pribilejiatua dauka eta badaki erabiltzen. Doinuak aukeratzean, berak gustora kantatzen dituenak hartu ditu. Hori du bere lehentasuna. Eta horren ondoren zoria izan du armonizatzailea aukeratzean. Tomas Araguesek ulertu du Martikorena eta berarentzat egin ditu moldakuntzak. Tomas ohiturik dago holako kantariez musika egiten eta Martikorenaren abotsari eman dio lehentasuna. Bertso sailetan testoa bada nagusi, bi bertsotik bi bertsotara, armonia aldatu die eta kolorea ere bai, soka, egurra eta metalak erabiliz. Bestalde, tonu transporteek erakusten dute Tomasen maisutasuna eta bere lana betetzean jarritako gogoa. "Solferinoko itsua"-ren doinuaz egindakoa hor duzu frogatzat. Aspaldiko diskarik ederrenetakoa, dudarik gabe. Oinarri onak, halako ondorena.  

Xalbardin
erramun martikorena > diskografia

>>Otsobi

Elkar, 1981 (LP)

>>Primaderari

IZ, 1986 (LP)

>>Olerkarien oihartzun

Elkar, 1993 (LP)

>>Herrian

Agorila, 1997 (CD)

>>Elorrietan loreak

Agorila, 2000 (CD)

>>Kantuz sortu naiz eta

Elkar, 2001 (CD)

>>Erramun Martikorena: omenaldia

Aldudarrak Bideo, 2005 (DVD)

>>Gure lurretik

Elkar, 2011 (CD)

Askoren artean

- Nere izarra (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)