Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > ama say> hemeroteka
ama say > hemeroteka

Say ama. El Tubo 61. (Disko iruzkinak)

"A". Benetan eskertzen da horrelako bigarren disko bat kaleratzea. "It's True". Anbiguitatea lotsa barik erakusten dute, zelan egin daiteke aurreko diskarekin gordetzen dituen hainbat berdintasun eta hainbat ezberdintasun? "I'm Lost". Bestalde, riffek, hunkigarritasunez aparte zikintasuna ere erakusten dute, eta melodiak, hotzikarak eta dardarak sortarazteko beste dira. "Cold". Hitzei buruz, aurrekoaren maila gaindituz doaz eta ezer ez esatetik orotasuna besarkatzera pasatzen dira. Gainera, bi errudun nagusien anaia letragile ezinhobea bihurtu zaigu, bizpahiru abestietan honela erakusten du behintzat. "S". "Leolo"-ren eztandaren ondoren, mila sentsazio sentituko dituzu. "Zerbait ezberdina", "Mila kolore", "Ametsekin ametsetan" eta beraien lehen singlea, "Papillon noirs" (non Beti Mugan taldearen abeslariak abotsak sartzen dituen), benetan disko onaren eskeletoa osatzen dute, baina hau dendetan ikustea espero dut, eta dute, ziur asko.

Eraginei buruz, beste diskan bossanova zela eta ez zela... esan behar dut "sendatzea" lortu dutela, eta Black Odeal ia atzean utzi dutela, orain "gaztetasun sonikoa" hurbilago dago, "espaloien" kutsurik ez da galdu eta Nirvana heltzeko gutxiago geratzen da. Baliteke urteko teenagerrak ez izatea, edo azken kolpea ez izatea, baina ziur, "you are called, it is called, Ama Say". "Z". 

Izkander Fernandez
ama say > diskografia

>>No iz pop?

Esan Ozenki, 1994 (CD)

>>Say ama

Esan Ozenki, 1994 (CD)

>>Ren Fan

Bonberenea Ekintzak, 2010 (CD)

Askoren artean

- Geratzen zaigun bakarra (zuzeneko bertsioa): La Jungla Sonora. Conciertos (EITB, 2006)

- Ama hil zaigu (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)