Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > bap!!> hemeroteka
bap!! > hemeroteka

Lehertzeko garaia. El Tubo 62. (Disko iruzkinak)

Bide huts, etxe huts eta Zuria beltzez-ek nire etxeko CD-en piloan ohorezko parteari gero eta nekezago eusten zioten momentuan etorri da arnasa berria. Etenaldiarekin indarra hartzen ari zen tripazorria isildu egin da (bazuen lehertzeko garaia!). Garraztasun gose ginen asko eta askori jaurti digute Bap!!-ekoek diska berri hau. Hamabi sumendi gainezka, kontrasteak, absurduak orain gogor orain lasai. Hardcore zaleak asetzeko bestea eta metalaren fededunentzat ere bekatua ez dena. Hala ere, hori baino gehiago, askoz gehiago. Laba aberatsa, beti irakiten dagoena, Mikelen erritmora. Bateriaren garrantzia, handia bihurtzen da abesti guztuetan eta letrak, grisak, beltzak; bihotzak eta gorrotoak soilik idatz ditzaketenak dira. Kitarra moztuak, lehenengo lanen aldean garatuago edo desberdin diruditenak baina arima berberarekin. Taldearen izenaren harridura ikur biak biderkatu egiten dira etengabe, oihu bat saldu daitekeela frogatuz, agian lehen falta zitzaien gauza bakarra. Garrasika zerbait esan nahiko balute bezala, baxua eta kitarra, eta betiko Eneko, infernua ahoaren zirrikitutik atera dezakeen gutxienetariko bat.
Igor Estankona
bap!! > diskografia

>>...bide huts eta etxe huts

Basati Diskak, 1988 (LP)

>>Zuria beltzez

Basati Diskak, 1992 (LP)

>>Lehertzeko garaia

Esan Ozenki, 1994 (LP)

>>Ta bestela ondo?

Esan Ozenki, 1996 (VHS)

>>Bazen

Metak, 2003 (CD-DVD)

>>Bap!!, bai, ederki

Paper Hotsak-Bosgarren Haria, 2006 (Liburua)

Askoren artean

- Plastikozko janariak (Hitzak: Drake-Musika: Bap!!); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Tortura no!! (Hitzak: Andreu-Musika: Bap!!); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Euskal polizia (Hitzak: Drake-Musika: Bap!!); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Palabras de engaño (Hitzak: Andreu-Musika: Bap!!); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Txerokee. Mikel Laboaren kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)

- Izadiaren agonia (Hitzak: Xabier Ansa, Eneko Abrego-Musika: Bap!!);  Betizuen marruak. Solidari@s con Itoiz (Esan Ozenki, 1996)

- Piztiekin (Hitzak: Xabier Ansa-Musika: Bap!!); AHTren aurkako musika (Andoaingo AHTren aurkako Asanblada, 1996)