Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > balerdi balerdi> hemeroteka
balerdi balerdi > hemeroteka

Ez gara galdu. El Tubo 63. (Disko iruzkinak)

Zorionez, ez dira galdu. Nafarren lehen konpaktoa joan den abenduan kaleratu zen, eta berriro gertatu zait, duela hiru urte zortzi abestiko diska agertu zenean jazo zitzaidana. Azken asteotan gehien entzuten dudan diskoetariko bat Ez gara galdu da. Pop rock mamitsua, garage kutsua, lan aparta, doinuz beteta eta bihotzez eginda: hauek dira Balerdi Balerdi taldearen ezaugarriak. Duda barik, Euskal Herrian egindako kanta maitagarrienetariko batzuk grabaketa honetan aurki ditzakegu.

14 kanten artean hiru gutxienez taldearen lehenengo maketan ezagutu genituen orain urte batzuk: "Pasadun", rockabilly burura ekarri digun "Gu besterik" eta ezagutzen dugun amodio kantarik barregarrienetako bat, "Mary Mary". Hirurak berreskuratzeari ondo deritzogu, baina horretaz gain, bitxi ugariz beteta dago. "Gabe jauna", hain zuzen ere, rock doinu klasikoaz. The Smithereens-en kanta batekin egin duten "Behin eta berriz". Edota "Arima sobera", Smokey Robinson, Sam Cooke eta Arethari buruz egindako erreferentziak Balerdiko Blanca teklajoleak jarritako kuttuntasunarekin. "Kondenaren menpe"-n sartutako slide kitarra ere arrakastaz lortu dute. Balerdi Balerdi taldeari, hain grabaketa aberatsa egiteagatik, modari begiratu barik, txalo bero bat.  

Pedro Elias Igartua
balerdi balerdi > diskografia

>>Balerdi Balerdi

Gor, 1991 (LP)

>>Ez gara galdu

Gor, 1994 (CD)

>>Hegoko lautadaren ertzetik

Musikorta, 2012 (CD)

Askoren artean

- Toki-lekun (Musika: Sergio Ibarrola-Hitzak: Sergio Ibarrola, Toño Muro); Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (EHE, 1996)

- Bapatean (Musika eta hitzak: Toño Muro); IKAratu beldurrik gabe (IKA, 2000)