Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > benito lertxundi> hemeroteka
benito lertxundi > hemeroteka

Itsas ulu zolia. Argia. (Disko iruzkinak) (2009-06-14)

Kantuz kantua dakar bardoak hastapenean, menditik heldu den Joxe Mendiague-ren eleetan: “Kantuz sortu naiz eta, kantuz nahi bizi. Kantuz igortzen ditut, nik penak ihesi. (...) Kantu frango utziko diotet mundian. Kantuz egin dezaten nitaz oroitzian”. Epitafio baterako ele ederrak, ahots zoliaz emanak.

Aire zolia dakar Bakea kantuak ere. Hitzak ere zoliak dira, sendoak: “Hauek denborak! Mundua atzaparretan duten hantuste madarikatuak dituzu bakearen paladinak!”. Minduraz ari duzu itsasoko ulu zolia.

Ilargiaz mintzo da segituan Jon Maiaren berbetan. Mundua ez da dirudiena. Kasu emaiozu edertasunari: ilargiak tranpa egiten du eta zerua izarrez beterik duzu. Liluragarria. Kasu!  

Hitzak dator segidan. Oriotarraren eleak dituzu: “Pentsamendu otzanduan egi bila dabilenak arrazoia errausten du”. Kantuzen legez Olatz Zugasti bikotearen laguntzaz ari da bardoa. Kontuz, paroxismora eraman zaitzakete. Ez dago arriskurik gabeko edertasunik. Bizitzea arriskatzea da.

Bizitzea bidaiatzea ere bada: “Geltokiko agurearen antzera, mendeak eta mendeak, zain egon denaren tristura nabari zen herri haretan”. Haretan? Gurean ote Jon? Ez dut nahi Haizeak jotzen zuen herri hartako agure bilakatzea nahi. Ez bilakatzea nahi, ez bilakatu nahi ere. Ez agure tristea bederen.

Ni gatibu hartzeko kantuan eme eleak aurkituko dituzu. Herriaren doinuetan emaniko ele eztiak dituzu Olatz Zugastirenak, emetasunari estekaturiko eztitasuna. Bizitzea maitatzea, arriskatzea,  bidaiatzea eta aukeratzea da. Bizitza ihes egitea da. Oharmena ontsa zorrozteko kantua dukezu.

Ihes egitea itzela da. Itzala kantua ere itzela da. Herri honetan epaileek bere itzala ez ezik, ilargia, eguzkia eta egia sar ditzakete kartzelan. Gezurra dirudi: itzala itzalean! Aire herrikoiek Andoni Egañaren hitzak dituzte ekarri.

Partida trixtera Ternuarat. “Adi neure haur xumeak seme alaba maiteak; galtzen baduzue aita, ama alarguna maitia” Epitafioa ederra izan liteke. Ez dago epitafiorik ordea. Itsasoak du bizitzen bardoa. Bizi beharrez bizia du menturatzen, bizi ustean bizi baino nahiago du arriskatzea.

Badoa bardoa Marinel galduaren balada-n. Iñaki Azkune-ren hitzek dakarte eta daramate mezulari: “Ekiari txantxangorriak txio, leihoari ilunak adio, malko dario. Mezulari, joan hadi. Hatsa sar balekio!”.

Nik ere nire herriaren mirotz leinua maite dut, arraun orru, bihozkadaren oihu. Estimatzen zaitut marinela. Zaude uhinetan, zaude ene ametsetan, izan zaitez mirotza. Ez zara inoiz bakarrik izango bardo-mirotza. Zure mirotz gogoa nauzu-eta, eta izango! Itsas mirotz ulu zolia zara, zarete Mirotzak!

Eskerrik asko Bardo!

Mikel Asurmendi
benito lertxundi > diskografia

>>Benito Lertxundi

Edigsa / Cinsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Cinsa / Edigsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1969 (LP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Oro laño mee batek...

Artezi, 1974 (LP)

>>Gaueko ele ixilen baladak

Elkar, 1985 (LP)

>>Mauleko bidean

Elkar, 1987 (LP)

>>Pazko gaierdi ondua

Elkar, 1989 (LP)

>>Hunkidura kuttunak

Elkar, 1993 (CD)

>>Hunkidura kuttunak II

Elkar, 1994 (CD)

>>Hitaz oroit

Elkar, 1996 (CD)

>>Auhen sinfonikoa

Elkar, 1998 (CD)

>>Nere ekialdean

Elkar, 2002 (CD)

>>40 urtez ikasten egonak

Elkar, 2005 (CD)

>>Benito Lertxundi. Orioko Bardoa

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Zergatik utzi kantatzeari?

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Itsas ulu zolia

Elkar, 2008 (CD)

>>Oroimenaren oraina

Elkar, 2012 (CD)

>>Plazer bat izan duk, Benito!

Elkar, 2012 (Liburua)

Askoren artean

- Itzala (Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Benito Lertxundi); 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)