Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > hertzainak> hemeroteka
hertzainak > hemeroteka

Hertzainak, ispiluaren aurrean. Euskaldunon Egunkaria. (Artikuluak) (1993-01-24)

Ikastolako komunetan, gelako errebeldeak, kanutoen kea airean, BUPeko piper egite horiek... Panasoni radiokasete zaharrean Hertzainak sonatzen. Eh Txo!, gure artean egunerokoa bihurtu zen espresio hura. Amorru elegantea. Eta ez al dituzu Aguraingo horiek entzun? Ah, La Polla. Baina hauek espezialak dira, ezberdinak.  Gariren lepoko zaina Muskaria aldizkariko azalean. Titoren saxo bihurria, Josuren baxu gorria, Kikeren gitarra serioa, Txanpiren bateria ejekutiboa.

'Hau dena aldatu nahi nuke'. Baita nik ere. 'Salda badago' Gasteizko tabernetan. Plazaolaren margoak Kutxi, Zapa, Pinto... kantoietan barrena. Sustraiak eta rocka uztartzen dituen lehendabiziko taldea. 

Entzulego berriak bereganatzen dituzte 'Esaiok' eta 'Aitormena' kantu erromantiko eta baziloiekin. Nolanahiko entzulegoa, zergatik ez? Konpromezua eta salaketa, nazio zapalduekiko elkartasuna, Euskal Herriarekiko konpromezua, abertzaletasuna, euskara... eta MUSIKA. Bakoitza bere erara.

Ispiluaren aurrean amets prefabrikatuak besterik isladatzen ez direnean agur esatea da egokiena. Denboraren orratzak geratu dira, ez ote da hori bizitzeko erarik hoberena?

Hertzainaken musikak heldutasuna lortu du, eta izpiritua gazte duenak musika heldua ezin duela egin badaki. Eurek ere. Horregatik zintzotasunez adio esaten digute. Gari Hertzainaken azken hitzak 'Egin'-eko igandeko orrialde berezietan. Gizatiarra. 'Hace falta valor' (S. Auseron revisited). Bere egiak, erdi egiak eta kontradikzioak ile guztiak punta-puntan jarri dizkidate... hasierara itzultzen gara, ondo, xapo!! Gero arte Hertzainak.

Gorka Jimenez
hertzainak > diskografia

>>Hertzainak

Soņua, 1984 (LP)

>>Hau dena aldatu nahi nuke

Soņua, 1985 (LP)

>>Salda badago

Elkar, 1988 (LP)

>>Aitormena

Oihuka, 1989 (EP)

>>Amets prefabrikatuak

Oihuka, 1989 (LP)

>>Onena

Oihuka, 1991 (LP)

>>Zuzenean: 91-1-19

Aketo, 1991 (LP)

>>Mundu berria daramagu bihotzean

Aketo-Komite Internazionalistak, 1991 (EP)

>>Zuzenean: 91-1-19

Aketo, 1991 (VHS)

>>Une etengabeak

Aketo, 1992 (EP)

>>Denboraren orratzak

Oihuka, 1992 (LP)

>>Hertzainak: la confesiķn radical

Aianai, 1993 (Liburua)