Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > kaxiano> hemeroteka
kaxiano > hemeroteka

Ongi etorri. Euskaldunon Egunkaria. (Disko Iruzkinak) (1991-02-06)

Arras ezaguna da Kaxiano. Euskal Herriko bazter ugarietan urte askoz festa giroak alaitzen ibilia den Lizartzako soinujole eta musikari trebea dugu. Kaxianok oraingoan ere betidanik eutsi dion ildoari tinko ekiten dio. Ustez ulertezina litzateke Kaxiano beste mota batetako musika jorratzen entzutea. Soinuaz eta bere ilobaren laguntzaz baliaturik, bukolikoa, idilikoa eta era berean oso etxekoa den musika konposatzen du Kaxianok.

Hitzetan ukitzen dituen gaiak besteak beste, baserri eta arrantzale giroak, euskararen egoera, abertzaletasuna, droga mundua, pakea, zortzikoa... dira. Aurretik aipatutakoarekin bat datoz zeharo. Topikoak baina erabilgarriak.

Guztiz usteldua dagoen mundu batean pretentsio eta itxura ausentziak iradokorra bihurtzen du bere musika. Izan ere, Ongi etorri dastatzean, entzuleak bihotz oneko pertsona apal baten musika entzuten ari denaren sentsazioa baitu. Jarrera da azpimarratzekoa kasu honetan, espontaneoki jaiotako jarrera alegia.

Garoa edota Kresala liburuetan oinarrituriko filmeak existituko balira, soinu banda modura Kaxianoren musika ezin hobekiago letorkieke. Txomin Agirre harro sentituko litzateke ziurrenik. Ongi etorriak izan daitezela hau bezalako lanak.

 

kaxiano > diskografia

>>Itsasontzi baten

Elkar, 1986 (LP)

>>Baserritik kalera

Elkar, 1987 (LP)

>>Nere oroigarri

Elkar, 1989 (LP)

>>Ongi etorri

Elkar, 1990 (LP)

>>Lizartzako oihartzunak

Elkar, 1992 (LP)

>>Antzuolari

Elkar, 1994 (CD)

>>Soinu eta kantu

Elkar, 1996 (CD)