Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > urtz> hemeroteka
urtz > hemeroteka

Ekaitzaren garrasia. El Tubo 41, 1993ko martxoa. (Disko iruzkinak)

Donostiako talde honek bere lehen diskoa aurkeztu digu negu honetan.Talde berria izaki ez zaigu zaila egin berarekin bat egitea, bere musikan barna sartzea, doinuak atsegin egin zaizkigu oso.

Rockarekin hasi eta zeharo heavyak diren doinuak ditugu bederatzi kantu hauen artean, lasaiak eta martxosoak. Gaztetasuna, freskotasuna, alaitasuna musikaren eta hitzen isladak. Euskara garbi batean abestuak, berarekin batera irrintzi eta garrasiak, dena bizitzaren xarma adierazteko, gazteen bizitza hain zuzen ere. Jaiotzatik, marinel zaharren konturaino. Amodio kontuetatik drogaren hatzaparretaraino, langile kontuak, politikeriak, bakartasuna, mitologia... denak du hizpide disko honetan.

Gogorrak dira Urtz, gogorra soinua, hitzak, gogorra hasiera, horregatik hasi dira gogor ere. Talde ona da eta hobea izatera heldu daitezke, hori ez da zaila izango. Arrakasta lortu dute musika zalegoaren artean, horregatik normala iruditu dakiguke horrenbeste disko saltzea azken bolada honetan. Musika mota honek, hots, rock gogorrak ala heavyak, garagardoaren bitsak bezala gora egiten du, gure herriaren aniztasunaren adierazpen argia delarik, euskaraz ere hainbat gauza ezberdin egiten direlako. Horrela lor dezake hizkuntzak eta musikak eragina eta arrakasta.

Patxi Gaztelu
urtz > diskografia

>>Ekaitzaren garrasia

Gor, 1992 (LP)

>>Hautsa astinduz

Gor, 1994 (CD)

>>Hain urrun

Gor, 1996 (CD)

>>Aingeru

Oihuka, 2001 (CD)

>>Azken eguna

EDG Music, 2003 (CD-DVD)