Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > iker goenaga> hemeroteka
iker goenaga > hemeroteka

Amorrua. Berria. (Disko iruzkinak)

Hirugarrena du Iker Goenaga gipuzkoarrak Amorrua izeneko lan hau. Bertan proposatzen duenak euskal musika tradizioekin lotura zuzena dauka, baina inguruan hesirik eraiki gabe dago egina. Trikiti piezek ("Xuriak eta beltzak", kasu) Kepa Junkerak Oskorrirekin egindako zenbait lan ekar dezakete gogora (Xabier Zeberio eta Josu Salbide tartean dira, baita Joseba Tapia bera ere), baina, orokorrean lan apaina izanik ere, diskoaren ekarpena bestelako musika hizkuntzak eusko-roots horrekin uztartzean datza. Esaterako, baxu funky horiek txalaparta lagun izate horretan eta "Barkamendu" bezalako pieza batek duen ezagutza eta esperimentatze gogoan. Hori da Amorrua benetan interesgarri egiten duena.
Asier Leoz
iker goenaga > diskografia

>>Iker eta Larraitz

Elkar, 1993 (LP)

>>Soinugorri

Elkar, 1998 (CD)

>>Txikitxuterik

Elkar, 2003 (CD)

>>Amorrua

Elkar, 2006 (CD)

>>...arteraino

Ez dakienak baleki, 2009 (CD)