Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > izukaitz> hemeroteka
izukaitz > hemeroteka

Izukaitz. Anaitasuna, 378. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1979-03-01)

Hona hemen disko estimagarri bat, hamabostaldiko disko aukeratutzat hartzen duguna.

Izukaitzek lortu egin du obra zail eta konplexu bat, non europear folklore korronteak sartzen diren eta gure herri eta folklore kantu eta dantzekin batzen, soinu propio bat erdiesteko entseiu batean. Beren xede hori iritsi egin dutela esan daiteke, musika bretoi eta batipat ingelesaren eragina aski nabaria gertatzen delarik.

Diskoan herri musikari balioa ematen dioten karakteristikak aurki daitezke: Bilaketa musikala, jatortasuna eta berrikuntza.

Lan honetaz, Xoxoa diskoetxe berriak lagundu nahi ukan du euskal mugimendu musikalaren finkatzerako, hitz egin dadin hortaz hemendik kanpoan ere, eta esan dezakegu hasia dela hori jazotzen Espainol Estatuko kritikarien artean.

Diskoa herrikoi eta bestelako kantuez osaturik dago, inspirazioz beteriko kantu bat ("Agur"), jazz piruetak eta herri estetika berriaren parte diren alarde kromikoak.

Izukaitzek urrutira begiratzen du. Batzutan hau kaltegarri lekeieke, zeren teknizismoa eta beronengandiko hoztasuna baitaitezke diskoaren akats bakarrak.

Baina, bestalde, konplexutasunerako joera horrek ondorio zuzen eta seguruagoak prometitzen dizkigu bigarren grabaketarako.

"Zikiro Beltza", "Xori Bele", "Jarrai" eta "Agur" guztiz perfektuki grabatu eta guztiz buruturiko temak ditugu. Beharrezkoa da diskoa behin baino gehiagotan entzutea.

Karlos Arco
izukaitz > diskografia

>>Izukaitz

Xoxoa, 1978 (LP)

>>Otsoa dantzan

Xoxoa, 1980 (LP)