Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > txakun> hemeroteka
txakun > hemeroteka

Merke eta ona. Entzun!. (Disko iruzkinak)

Merke eta ona udazkenean datorrena. IZ diskoetxeak bi talde hauen abestiak biltzen dituen CD bat atera berri du udazkenean bakoitzak kaleratuko duenaren aurrerapen gisa eta sei abestiz osatuta dago, talde bakoitzak hiru abesti sartu dituelarik.

Txakunenak dira lehenengo hirurak. Estilo aniztasuna, trebeak instrumentalki eta konposatzeko garaian, eta beharbada serioagoak beren aurreko lanekin konparatuz. "Armak saltzen" funky gogorra da, "Ilargi blues" ukitu jazzeroak dituen sorgin kanta, eta "Atxikazak" soul abesti bat da singlea izateko aproposa egiten duen estribillo politarekin. Soinuaren kalitatea azpimarratzekoa eta eta badirudi udazkenak Txakun garatuago eta gogorrago bat ekarriko duela.

Lau "behi eroek" jarraitzen dute ondoren beraiena rhythm'n'bluesa dela argi erakutsiz, zaletua ez denarentzat beharbada pisua gerta daitekeen estiloa da, baina dastatu eta maitatzen duena segituan konturatuko da Lau Behikoak maisuak direla alor honetan. Lehenengo bi abestiak, "Neronekin ordaintzen" eta "Librea", rhythm'n'blues hutsa dira eta "Behi eroa" funky erritmoekin jorraturiko blues instrumentala da, hammond organoaren xarmarekin The James Taylor Quartet taldearen antza hartzen dutelarik. 
Iņigo Arruti
txakun > diskografia

>>Zapatak ari ziren

ZTK, 1993 (CD)

>>Merke eta ona

IZ, 1996 (EP)

>>Arratsa barroka

IZ, 1997 (CD)