Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > mikel urdangarin> hemeroteka
mikel urdangarin > hemeroteka

Kantu xarmantak. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (2002-11-07)

Mikel Urdangarinen laugarren lanak -"Bar Puerto" kontatzen ez badugu- aurrekoen unibertso lirikoan sakontzen du, eta bide honetatik, amodioaren, laguntasunaren eta etorkizuneko itxaropenen katalogo berritua bilakatzen zaigu hitzen koadernoa. Atal honetan, berriz ere aparteko trebezia erakusten du Amorebietakoak, eta guztioi gertatzen zaizkigun istorio horietatik kantu xarmantak egin ditu. Esaterako, "Oihana" pisukidearena -benetako istorioa da... eta Oihana du benetako izena emakume honek!-, "Lehengo moduan" -denboraren poderioz, lagunak banatu egiten dira; zenbait kasutan, hiltzen ere-, "Jadanik" eta "Bolare" antzeko giroan... Hiriak ere berezko bizitza du: "Negua" -Gasteizko kantoietan andre beltzak nolabaiteko beroaren bila-... Bestelako giroa dute "Ekainak 27" kantuak -urrun dagoen lagun bati eskutitza-, eta, batez ere, "Ez naiz oroitzen" pieza ausartak, gurean zenbait aldaketa jazo den lekuko: "Kazetariak eta politikoak aspertu samar dabiltza, akabo bisitak eta omenaldiak, tiro hotsak, urrun lotu dira iraganean". Bakoitzak bere moduan ulertuko du esaldi pare hau, baina oso gutxitan agertzen dira horrelako testuak gure artean. 

"On vas" katalanez egina dago -urte eta erdi eman zuen Mikelek katalana ikasten-; "Egon" eta "Maiatza"-rekin amaitzen da diskoa, amodio kontuen aldetik. Gainera, Pier Paul Berzaitzen "Baratze bat" kantuaren bertsioa lor daiteke Interneten.

Zalantzarik gabe, Urdangarinen disko hoberena: musikarien lana goraipatzeko beste artikulu bat beharko nuke. Hori bai, azalari dagokionez... hobeak ikusi ditugu, nolabait esateko.     

Joseba Martin
mikel urdangarin > diskografia

>>Haitzetan

Lagin, 1997 (CD)

>>Badira hiru aste

Gaztelupeko Hotsak, 1998 (CD)

>>Espilue

Gaztelupeko Hotsak, 2000 (CD)

>>Bar Puerto

Gaztelupeko Hotsak, 2001 (CD)

>>Heldu artean

Gaztelupeko Hotsak, 2002 (CD)

>>Zaharregia, txikiegia agian

Gaztelupeko Hotsak, 2003 (CD)

>>Lagun artean

Gaztelupeko Hotsak, 2003 (DVD)

>>Dana

Elkar, 2005 (CD)

>>Anek idatzi dit zutaz

Mikel Urdangarin, 2007 (CD)

>>Zubia

Baga-Biga, 2009 (CD)

>>Zuzenean 2010/12/30

Egilea editore, 2011 (CD)

>>Azula

Egilea editore, 2012 (CD)

Askoren artean

- Loretan (Hitzak: Lauaxeta-Musika: Mikel Urdangarin); Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)

- Zurekin (Hitzak: Sustrai Colina-Musika: Mikel Urdangarin); 18/98+... auzolanean (Gara, 2006) 

- La paloma de la paz (Hitzak: Chicho Sanchez Ferlosio-Musika: Mikel Urdangarin); Oroitzapenerako kantak II (Ahaztuak 1936-1977, 2008)