Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > mikel markez> hemeroteka
mikel markez > hemeroteka

Hiri hartan izan zen. Argia, 2.322. zenbakia. (Disko iruzkinak) (2012-05-13)

Mikel Markez musikariak lan dezente kaleratu izan ditu eta hala jarraitzen du, entzule askok gogoa iraganean jorratutako kantu haietan zizelkatuta badu ere. Kantariek bidaiatzeko eta bestelako herri eta bizipenetan murgiltzeko duten aukeraz baliatuta, kolore eta usain mota asko dituen Hiri hartan izan zen lana prestatu du. Alboan Pello Ramirez, Arkaitz Miner, Iñaki Salvador, Jean Phocas bezalako musikari handiak izan ditu eta horiek Markezek musikatutako istorio-pasarte biluziei giro egokia gehitu diete. Folka -tradizionala zein aurrerakoiagoa-, countrya, tangoa, flamenkoa eta Balkaneetako tantak... Hemengo eta kanpoko poeta esanguratsuen testuak bere eginez eta kantu propio sinesgarriez baliatuta, malenkonia, unibertsaltasuna, maitasuna, erbestea eta bestelakoak ekarri dizkigu barrenera.
Iker Barandiaran
mikel markez > diskografia

>>...eta etorri egin zait...

Elkar, 1992 (LP)

>>Zertarako mugak jarri

Elkar, 1995 (CD)

>>Kantu erotikoak

IZ, 1997 (CD)

>>Dena hankaz gora

Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)

>>Tribuaren hitz galduak

Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)

>>Erabil nazazu

Gaztelupeko Hotsak, 2004 (CD)

>>Zure begiek. 1988-2008

Elkar, 2008 (CD)

>>Hiri hartan izan zen

Elkar, 2011 (CD)

Askoren artean

- Egizu lo (Hitzak eta doinua: Mikel Markez); Hamahiru (t)alde (IZ, 1997)

- Mendi-gaña (Hitzak: Lizardi-Doinua: Mikel Markez); Olatu berria. Kilometroak '04 Zarautz, Orio (Ikastolen Elkartea, 2004)