Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > xabier montoia> hemeroteka
xabier montoia > hemeroteka

Beti oporretan. Argia, 1.551. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-11-12)

Politta

Xabier Montoiaren diskoa entzun ondoren hitz hori datorkit burura, politta, alegia. Eta Xabierren asmoa hori lortzea zela pentsatu dut, disko polit bat, hori baita pop musikak lor dezakeen adjetiborik hoberena.

Lau urte pasa dira M-ak taldea desagertu zenetik; gauza eder ugari erakutsi zizkigun bere bidean, baina oraindik zer esanik bazegoela argitu digu Xabierrek bere bakarrean ateratako lehendabiziko diskoarekin, garai hartako abestiak baititugu gehienak, baina berak dioenez M-akekin jotzeko aproposak ez zirenak. Konposizio sinpleak dira (zergatik bi minututan adierazi dezakegun zerbait lau minuturaino luzatu?), konponketa gutxi, produkzio lan gutxi. Azken finean biluzik ederra dena, askotan jantziz gero, itsusitu egiten zaigu, ezta?

Pop-a dugu diskoaren muina, baina rokanrolaz, soulaz eta funkyaz apaindua abesti ezberdinetan. Abesteko orduan azaltzen dira muga handienak, baina ez da saiatzeninongo 'exibiziorik' egiten. Lagun artean eginiko eta lagun artean entzuteko diskoa dugu, ezingo nituzke abesti batzuk goraipatu, bere osotasunean goraipatzea gertatzen zait errazena, musika maite duen eta sentikortasun minimo bat duen edozeini gomendatzeko moduko diskoa baita. Disko honek izango duen oihartzuna mereziko lukeenaren neurrikoa izateko, hortarako, M-aken abesti zahar batek zioen bezala, "aukera nazazu", edo ezazu. Xabier, noski.

Jon Martija
xabier montoia > diskografia

>>Beti oporretan

Esan Ozenki, 1995 (CD)

>>Hemen

Esan Ozenki, 1997 (CD)

>>Ni ez naiz Xabier Montoia

Metak, 2002 (CD)

>>Montoiaren mundu miresgarria

Bidehuts, 2011 (CD)

Askoren artean

- Gauerdiko umeak (Musika: Xabier Montoia); Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)

- Negukoa (Hitzak eta doinua: Xabier Montoia);  Bonberenea: Oztopo guztien gainetik (Bonberenea Ekintzak, 2002)

- Lipar bat (Hitzak: Lauaxeta-Doinua: Xabier Montoia); Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)

- Xoxo beltza (Hitzak eta musika: Herrikoiak); Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)

- Plastikozko janariak (Hitzak eta musika: Bap!!); Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (Bonberenea Ekintzak, 2013)