Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > itoiz> hemeroteka
itoiz > hemeroteka

Espaloian. Argia, 1.057. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1985-04-28)

Entzulegoa zabaltzeko asmoari ekinez

Atera da bai Itoiz-en LP berria. Beronen kaleratzeari itxaron gabe hasi dira zuzenean lan honen berri ematen. Pasa den 20an izan ziren Oiartzunen. Beste aldean ere pare bat aldiz eskainia dute jada ekitaldi berria. Maiatzean pasako omen dira bestalde Euskal Herriko hiriburuetatik. Ez da igarle aztia izan behar taldearen uda arrakastatsua aldarrikatzeko, taldekoek, musikaren zentzu aldaketa dela eta, beren erreserbak jartzen dituzten arren.

Egia da Itoizek espaloi honetan estilo trinkoago bati ekiten diona. Doinuak diren moduan, inongo azaleko gehigarri eta osagarririk gabe, kitarra-baxu-bateria, gordin gordin, tekla eta saxo ikutu xinplez. Norabide aldaketa interesgarria "Marea gora"-ren komertzialkeriak baztertu asmoz, hori bai, Juan Carlosen ahotsak, konposizioek duten pop airea mantentzeak suposatzen duen amaiera musikala. Ez da beraz saltzeko eginiko LP bat, bai ordea LP komertziala, salgarria, erresultoia nolabait. Ez dugu uste beraz taldeak bere azoka hedatu eta entzulego zabalago batengana heltzearren daraman bidea errazteko bitarteko exkasa denik, ez eta gutxiago ere. Doinuak xinpleak dira, poliki zainduak daude eta ahotsak bereziki inoiz baino hobeto landu dituzte. Ez dakigu entzulego "kultoago" baten arreta bereganatuko duten (zergatik ez, hauxe bait da taldearen helburuetariko bat LP honetan) baina orain arteko zaletuen jarraipena ziurtatu dutela zalantzarik ez. Gainera, ez zaigu zentzuzkoa iruditzen taldeak LParen aurkezpenetan eman duen aldaketaren arrazoitzea, musika komertziala utzi eta musika artistikoa edo egitearena hori gustatzen zaielako, kaiga kien kaiga.

Gure ustez batek ez du bestea kentzen. Itoizen konposatze-erak beti izan du pop komertzial ikutua, Espaloian-en inoiz baino zuzen eta freskoago lan egiten badute are hobeto, doinuen erakuskortasunak ez bait du artistikotasuna kentzen. Kasu gutxi mutiko honen hutsei, beraz eta gehiago beren musikari. Itoizen lanik hoberena zalantzarik gabe, uda parterako 10 kantatako sintonia polita, bai diskan, bai zuzenean, bai irratian ere, entzun zain duguna.

Kaki Arkarazo
itoiz > diskografia

>>Itoiz

Xoxoa, 1978 (LP)

>>Ezekiel

Xoxoa, 1980 (LP)

>>Alkolea

Elkar, 1982 (LP)

>>Musikaz blai

Elkar, 1983 (LP)

>>Espaloian

Elkar, 1985 (LP)

>>Ambulance

Elkar, 1987 (LP)

>>Itoiz 1978-1988

Elkar, 2000 (CD)

>>Itoiz, hari xingle bat

Paper Hotsak, 2005 (Liburua)

>>Antologia 1978-1988

Elkar, 2008 (CD-DVD)