Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > bittor egurrola> hemeroteka
bittor egurrola > hemeroteka

Bittor Egurrolarekin Alkar Izketan. Anaitasuna, 172. zenbakia. (Elkarrizketak) (1969-09-01)

Euskaldun abeslari berrien artean, Bittor Egurrola dogu lehenengotariko bat.

Orain 25 urte Gernikan jaioa, bere kittarea artu ta urte betean Euskal Erri osoa ibili dau: 55 ekitaldi.

Euskaldun abeslari askoz legez, seminarioan (Derion) egoan eta han asi zan solfeoarekin. Gero handik urten eta Zienzia Sosialak ikasten dauz Deustoko Universidadean. Bere ikaskisunak ordainduteko, klaseak emoten dauz (Literatura, Prantsez, eta latin, batez be).

Asi gaitezan, ba, galderak* egiten:

***

- Batzuek esaten dabe ez zaituela ulertuten. Zer zara zu, Bittor?

- Nere kanta baten argi esaten dot zer nazen:

"Ni ez naz artista

ni ez naz gittarrista,

ni naz erritarra..."

Ez etorri nigana arte eske

ez etorri nigana berba politen eske,

nire kittarra ez da nire kittarra:

nire kittarra ta nire erriaren bizia,

nire erriaren ritmoa".

- Argi dago, ba, Bittor, zuk ez dozula kittarrea artu, ez zure burua jasoteko, ez artea zabaltzeko. Zuk mensaje bat, zer esan bat daukazu, ta kittarrea bide dala, erriaren artean zabaltzen dozu. Baina, zein izango da erriaren erantzuna.

- Nik, gaztedian eta geroan sinesten dot. Hau, nire beste kanta baten esaten dot:

"Gero barri bat,

gero gazte bat,

gero guk eginda geroa gurea da.

Privilejioak baztertuaz,

euskal gizarte barri bat..."

- Orain, Bittor, beste galdera* bat: Batzuentzat bakea da lortu behar dan doharik* nauziena. Holan da?

- Bakea, gehiago barik, ez da nahikoa, juztizian finkatua* ez badago. Hau bere nire beste kanta baten esaten dot:

"Bakearen izenean

baltzak ez dira personak,

erriak ez dira erriak,

izkuntzak dialektoak dira,

personak numeroak..."

Arrasoia daukozu Bittor. Horrelako bakerik ez dogu nahi. Gu, gizonak garan aldetik, kontzientzi bat daukagu, ta kontzientzi horrek ezin dau bakean egon juztiziarik ez badago. Eta orain, filosofia alde batera utzita, jaitsi gaitezan gai praktikoagoetara. Hara:

- Guri, euskalduntasuna zabaldu nahi dogunoi, universalak izan behar ginakela esaten deuzkue. Zein da zure eretxia?

- Beste kanta baten itzekin erantzungo deutzut:

"Badakit universalak

izan behar garala

baina euskalduntasuna ta

euskera oinarriaz..."

- Euskera aipatu* dozu zure kanta horretan, Bittor; esan eidazu, orain, zelan dagon euskerea Gernikan gaur egun.

- Aurrera doa. Ikastola bat zabaldu da, umeentzat. Nauzientzat, alfabetatze kanpaina bat asi da.

- Eta praile ta monjen kolejioetan sartu da euskerea?

- Ez, eta ez dauke parakasinorik.

- Orain, beste galdera* bat: euskera batuari buruz, eztabaida aundiak sortu dira. Batzuek, euskera batuari kontra egiten deutse. Zein da zure eretxia?

- Ondo ikusten dot euskera batua. Euskera batu hori zabaltzen ahalegindu behar litzakez ikastolak, diskoak eta errebistak. Honei jarraituz jendea* gero asiko da itz egiten euskera batu horretan.

- Orain egingo deutsudan galdera, Bittor, abeslari zaran aldetik izango da. Non artu zaitue ondoen?

- Ondarrun eta Eibarren.

- Eta Parisen?

- Nik uste neban baino obetuago. Edarto!

- Zeintzuk dira zure kanta txalotuenak?

- "Nire eskaria", "Andereñoa" ta "Gernika".

- Zelan saltzen da zure lehenengo diskoa?

- Euskal diskoak ez dauke saltze aundirik. Holan eta guzti bere bi mila inguru saldu dira.

- Zenbat kobretan dozu jaialdietan kantatuteagaitik?

- Ikusi behar da zertarako dan batzen dan dirua eta zenbat balio daben sarrerak; baina ez naz garestia.

- Zure asmoak?

- Bigarren diskoa egin. Baina batez be, nire estiloa topa. Lehen esan deutsut jenteari, nire erriari zer esan bat daukadala, ta nahi neuke nire mensaje hori ahal dan egokien zabaldu, nire ondoen jatorten moduan.

- Nobiarik?

- Ez oraindik...

- Amaitzera goaz. Zuk nahi dozu erriari gauzak esan. Orain, eta zure kittarraren laguntza barik, esan eizu zer edo zer "Anaitasuna" bide dala.

- Bai, eta pozik bere. Jaialdien antolatzaileai dei berezi bat: "ANAITASUNARAKO" arpidedun barriak jaialdietan egiteko. Bizkaitar guztiak irakurri behar dabe "Anaitasuna".

Honeek izan dira Bittor Egurrolakin euki doguzan galdera-erantzunak. Euskalduntasuna zabaldu behar dogu nun nahi, baina kontuan artu daigun euskalduntasunaren neurria euskera dala. Euskera barik ez dago ez euskalduntasunik ez Euskal Erririk.

"Txillardegik" esaten dau bere liburu baten, eta arrasoi aundiarekin "euskotarrak" itz hori madarikatu behar dogula. Itz hori asmatu da euskera ikasi nahi ez daben gizon alperrak justifikatzeko. Ez doguz behar "euskotarrak", euskaldunak baino.

Eta hemen bizi garan guztiok euskaldunak izan ez arte, jarraitu daiela batzuek kittarrakin, besteak bertsoetan, ikastoletan, alfabetasinoan, euskera zabaltzen.

Xabier Gereņo
bittor egurrola > diskografia

>>Bittor Egurrola

Cinsa, 1969 (SG)

>>Bittor Egurrola. 1968-1970

Uribe Kostako Aldizkaria, 2000 (CD)