Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > errobi> hemeroteka
errobi > hemeroteka

Errobi. Anaitasuna, 327. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1976-11-01)

Ipar Euskal Herriko hibaien garbitasun berberaz, ur gozagarri eta biziz heldu zaigu disko hau.

Musika moeta gazte, euskal kantarietan estilo berria plazaratuz. Moldakuntza musikalei erabat egoki deritzegu. A. Duhalde eta M. Ducan herkideek osoturiko bikoteak, ba du alde batetik Iparraldeko bikoteen kutsua; baina bestetik, haiengandik urrundu egiten da, sonoritate berezi eta bikaina lortuz.

Hitzak Daniel Landart-enak dira. Euskal Herriaren -eta prezeski Iparraldearen- problemak agertzen dizkigu poetikoki baina gordinki:

Aitarik ez dut

Ama hiltzen ari.

Haurrideak aldiz

Bakoitza bereari...

Horrela diskoa batasun, kontzientziatze eta egintzetarako deia bihurtzen da:

Atzar hadi!

Atzar hadi!

Ene Euskaldun haurride.

Hitz guttitan: musika, gazte eta eder; hitzak, hunkigarri eta pentsaerazle. Benetan gustatu zaidan diskoa.

Ramon Garai
errobi > diskografia

>>Errobi

Elkar, 1975 (LP)

>>Gure lekukotasuna

Elkar, 1977 (LP)

>>Bizi bizian

Xoxoa, 1978 (LP)

>>Ametsaren bidea

Xoxoa, 1979 (LP)

>>Agur t'erdi

Xoxoa, 1985 (LP)