Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > sakre> hemeroteka
sakre > hemeroteka

Bizitako gauak. Anaitasuna, 379-380. zenbakiak. (Disko iruzkinak) (1979-03-15)

Gaur arte euskal diskogintzaren bidea argitu duten planteiamenduekin apurtzea exijitzen duen belaunaldi "abertzale" berriaren premiak betetzeko joera nabaria da. Zenbait jendek "erroilu eta martxa" nahi ditu eta berberauek nortasun euskaldun baten bidez ematen bazaie askoz hobe. Talde horientzat behintzat erdi erantzun bat daukagu: Berauxe "Sakre taldea".

"Bizitzako gauzak" delakoaren tematikak, bizitzak sortzen dizkigun frustrazioen gaindipenaren prozedura planteiatzen du eta hori egiteko bidea, diskoaren tematikari begira behintzat, inguruak kondizionatzen gaituen gauzetaz kontsideratzea izan daiteke proposatzen diguten bidea. Lana, monografikoa izan nahi du baina musikak batzutan apurtzen du izannahi hori. Dena den, "rock-kaletarra" osoturiko azken talde hauek egiaztatu nahi duten errealitatea da, hau da, musikaren bidez bizitzaren hitzaldi soziala errepikatzen dute.

Indarra duen Euskadiko lehen taldea Sakre da. Hala ere, nortasuna falta zaie. Itoitz, Koska eta Errobik dutena beraz, berauei falta. Beren lan osoa Britainia Handiko rockeri lotzen zaio, ezberdintasun bakarra hizkuntza izanik, han ingelesa, hemen berton euskara. Portaera honek ez du beraz beraien alde asko egiten eta Sakreren irudia pobre agertzen da. Sakreren rocka oso zirriborrotsua da, berezitasunik gabe eta apalegia. Bere birtutea aldiz, zera da, nahiko arina eta askotan lirikoa dela esan dezakegu; esaterako, sinfonia eta jazz arlorantz eraman nahi gaituztenean.

Duda barik, rock euskaraz egitea beharrezkoa da, baina urrutira joan behar da. Ez da bidezko beraz, modatik pasata dauden korrontetara joan egitea, are guttiago Estatu Batuetan edo Britainia Handian korronte berberak krisisan daudelarik hemen horretaz orain lan egitea.

Hala eta guztiz ere, Sakrek zabaltzen digun bidea estimagarria da baina tankera edo eta nortasun berezia eskatu egin behar diegu, gainera horrela eginez, gugandik, euskaldunongandik, askoz hurbilago egongo dira eta.

Karlos Arko
sakre > diskografia

>>Bizitako gauak

Elkar, 1978 (LP)