Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > jabier muguruza> hemeroteka
jabier muguruza > hemeroteka

Boza barruan. Argia, 1.507. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1994-12-04)

Jabier Muguruzak disko ausarta egin du, sinplea baina oso duina. Konplikazio askorik gabekoa itxuraz baina era berean oso aberatsa. Ausarta esan dut, gaur egun jendeari ez baitzaio gehiegi gustatzen forma oso jakin batzuetatik kanpo egiten den  edozen eta hauxe da Muguruzaren lan esparrua.

Estetikoki gordina da gitarra, kontrabaxua eta ahotsa ardatz dituen lan hau eta soilik ardatz hauen bueltan izan dira landuak hamaika kantuak. Jazz ukitu ezkutatu gabea ageri da lotsagabe kantu gehienetan. Gitarra (Roberto Yaben) armoniaz arduratzen da akorde dentso bezain tensoak diskoratuaz; Txema Garces dugu diskoaren alderik 'grabeena' osatzen eta Muguruzak ditu bere gain melodia eta hitzezko komunikazioa.

Horrela, hitzei dagokienez, testu inteligenteak iruditu zaizkit. Ez dute mezu zuzenik zabaldu nahi (ala bai?). Sugeritzen dute, aitortzen dute, bustitzen dira, partido hartzen dute (ala ez?). Gaiak ugariak dira, giza harremanak, amodioa, etorkin afrikarrak eta beste zenbait barne-paranoia. Testuak Atxagak, honen anaia Irazuk eta Jabier Muguruzak berak eginak dira.

Konpaktoa errepasatzen, euskara hizkuntza gutxitua, minorizatu bat dela gogorarazten digun zitatxo bat aurkitu dut: "Eta arrazoi honengatik ez dela oso txukuna lan hau beste norbaiti grabatzea" dio hitzez hitz. Saioa ez dadila alferrikakoa izan.

Nire partetik, zorionak Jabier eta bere taldeari, proposamen sintzero bezain ausarta den lan honengatik.

Mikel Markez
jabier muguruza > diskografia

>>Ja, ja

IZ, 1989 (LP)

>>Boza barruan

Elkar, 1994 (CD)

>>Kitarra bat nintzen

Elkar, 1996 (CD)

>>Aise

Elkar, 1997 (CD)

>>Fiordoan

Esan Ozenki, 1999 (CD)

>>Hain guapa zaude

Metak, 2001 (CD)

>>Enegarren postala

Resistencia, 2003 (CD)

>>Liverpool-Gernika

Hirusta Records, 2004 (CD)

>>Zeta

TX Diskak, 2005 (CD)

>>Nire gorputza

Mara Mara, 2005 (CD)

>>Abenduak 29

Resistencia, 2005 (CD)

>>Konplizeak

Elkar, 2007 (CD)

>>Taxirik ez

Resistencia, 2009 (CD)

>>Bikote bat

Resistencia, 2011 (CD)

>>Beste hogei

Resistencia, 2013 (CD)

Askoren artean

- Arraroa, noski (Musika: Jabier Muguruza-Hitzak: Bernardo Atxaga); Nafarroa Oinez-Tutera 97: Lan ta lan auzolan (1997)

- Niño (Musika: Jackson Browne-Hitzak: Jabier Muguruza); Jackson Browne. Cántame mis canciones (1998)

- Ni hiltzen naizenean (Musika eta hitzak: Julen Lekuona); Itsasoan urak handi dire (Hirusta, 2004)

- Zelayetakua (Hitzak: Lauaxeta-Musika: Jabier Muguruza); Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)

- Niño (zuzenean) (Musika: Jackson Browne-Hitzak: Jabier Muguruza); La Jungla Sonora Conciertos (EITB, 2006)

- So Long Marianne / Chelsea Hotel (Musika eta hitzak: Leonard Cohen); Acordes con Leonard Cohen (Discmedi, 2007)