Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > txomin artola> hemeroteka
txomin artola > hemeroteka

Txomin Artola. Euskaldunon Egunkaria. (Disko Iruzkinak) (1991-01-16)

Ez, urteak ez dira ezeren truk igarotzen. Kantu historiko dezente bildu ditu Txomin Artolak, Haizea utzi eta bakarkako lanari ekin zionetik. Bizpahiru disko on eta azken urteetako noraezean bildu daiteke gizon onen karrera; eta hara non erreflexio une baten beharra edo maniobra komertzial izan ohi diren bilduma disko bikoitza kaleratzen duen.
Aipaturiko kanta historiko horiek biltzen dituela lan berri honetan, baina sorpresa: kanta horiek berriztatuak agertzen zaizkigu, moldaketa bereziak direla medio. Ez ginateke harritu behar horrelakoekin, ohizkoak baitira gureak baino hedatuagoak dauden kantagintzetan. Ezin bada ukatu ere arlo honetan gauza interesgarririk egin denik, oso korapilotsua dela aitortu behar. Txomin Artolak, gure iritziz, hits egin du lan nekez horretan. Nahi zuena kantak gaurkotzea bazen, ez du lortu, agian bere kanta ederrenek ez dutelako gaurkotzerik behar, beste kantu batzuetan asmatu arren, 'Abereen artean' adibidez. Bestaldetik, lan profesionala da oso, konponketa estandarrak baina ausardia falta nabaria da diskoaren ahuldaderik nagusiena. Guk benetan oraindik orain nahiago dugu 'Belar hostoak' eder hura.  
Andoni Tolosa
txomin artola > diskografia

>>Olaxta

Herri Gogoa / Edigsa, 1975 (LP)

>>Belar hostoak

Xoxoa, 1978 (LP)

>>Ttakun ttakun

Xoxoa, 1979 (LP)

>>Orbela

Xoxoa, 1985 (LP)

>>Txuriko

Xoxoa, 1986 (LP)

>>Berriz arte

Elkar, 1988 (LP)

>>Txomin Artola

Elkar, 1990 (LP)

>>Folk-lore-sorta I

Elkar, 1991 (LP)

>>Folk-lore-sorta 2

Elkar, 1992 (LP)

>>Folk-lore-sorta 3

Elkar, 1992 (LP)

>>Banako

Banako Records, 1994 (CD)

>>Zurartean

Banako Records, 1995 (CD)

>>Hondarribian

Banako Records, 1997 (CD)

Askoren artean

-  Ume eder bat (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)

- Hilargi non zaude? (Musika: Mikel Errazkin / Moldaketak: Txomin Artola); Bidean aurkitu zintudan (Hirusta Records, 2008)