Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > deabruak teilatuetan> hemeroteka
deabruak teilatuetan > hemeroteka

Zein da zein?. Argia. (Disko iruzkinak) (1997-05-25)

Deabruen jolasak

Tolosako taldeak bigarren lan luzea kaleratu du, lehen kantutik eta lelo errepikakorrez "zein da zein?" galdetuz. "Nahikoa da" da bigarren doinua, lasaia hasieran eta erritmo azkarrez borobildua. Azkarra ere "Esaidazu", lehen maketako "Gezurrak behar dira..." kantuarekin lotuko nukeena, testuari dagokionez, etorkizunari buruzko galderen harian egina. Jose Luis Otamendiren olerki bat musikaratu dute deabruek, "Gaur euria egin du", doinu politez. Beste abesti melodiko bat ondoren, "Nonbait horretan"; gitarraren soinuaz hasten da, sexu bereko maitaleak mintzagai hartuta. "Autogaldeketa" kantuak Joxi Ubedaren kolaborazioa du koroetan, eta "Ihesi doa"-ren soinu gogorrak eta leunak elkar lotzen dira ekaitza eta barealdiaren gisara. Kantu instrumental bakarra "Mars attacks" da, eta "Zuentzat" kantuari ematen dio paso, eskerronekoa, deabruek miresten duten orori eskainia. "Biharamunean" da pieza erakargarrienetakoa; aurreko diskoko "Noiz edo noiz" kantuaren ildotik doa, bikaina.

Torturatuaren ahotsa eta taldearenak nahasten dira "Hemen ez da ezer gertatzen"-en. "Gauerdiko gogoetak" aparte geratzen da, ezberdina da. "Pay your rents", Kaki Arkarazok M-ak taldearentzat buruturiko melodia batean oinarrituta dago, eta talde honi dioten mirespena azaltzeko sartu dute. Portzierto, Arkarazoren protagonismoa nabaria da diskoan, bai bere kolaborazioetan, "Ikararen gaua" doinua honen adibide, edo taldeak lortutako soinuan. Diskoarekin amaitzeko deabrukeria bat: "Zein da zein?", hamar segundo eskas irauten duena.

Lan oparoa, entzuten duzun heinean balioa irabazten duena. Dut taldearekin, euskal musikaren talderik aipagarrienetakoa bihurtu da deabruak teilatuetan. Disko hau entzun ondoren ez da batere harritzekoa.

Koldo Otamendi
deabruak teilatuetan > diskografia

>>Itsumutugor

Esan Ozenki, 1995 (CD)

>>Zein da zein?

Esan Ozenki, 1997 (CD)

>>Deabruak guarda!!

Esan Ozenki, 1998 (CD)

>>1973

Bonberenea Ekintzak, 2007 (CD)

Askoren artean

- Kantari goaz (Hitzak eta musika: Deabruak Teilatuetan); Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)

- Hau da ene ondasun guztia (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Deabruak Teilatuetan); Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea (EHE, 1996)

- 18/98 (lau zenbaki iraingarri) (Hitzak eta musika: Joni Ubeda, Imanol Ubeda); Gaztetxeak martxan!! (Gasteizko Gaztetxea, 2001)

- Gezurra da (Hitzak eta musika: Imanol Ubeda, Joni Ubeda); Oztopo guztien gainetik Bonberenea (Bonberenea Ekinzak, 2002)

- Behin eta berriz (Jimmy Bidaurretaren erremixa) (Hitzak eta doinua: Joni Ubeda, Imanol Ubeda); Hotsak dantzan (Gaztelupeko Hotsak, 2007)