Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > sorotan bele> hemeroteka
sorotan bele > hemeroteka

Jonen kezkak. Argia, 1.588 zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-07-28)

Kezkatzeko arrazoirik ez...

Hamabi kantuk osatzen dute Jonen kezkak izeneko diskoa, taldearen aurreko lanetan erabilitako folk bidea utziz eta pop-arena hartuz. Egia esanda, ezin dugu esan taldearen folk eta pop estiloa banatzen duen muga argi dagoenik, baina Sorotan Bele taldea entzun duen edonork antzemango du beste doinu bat, beste konponketa batzuk, bateria eta gitarrak beste lan batzuk hartu dituztela... aldaketa, azken finean, gure ustez oso beharrezkoa zena. Aurreko bere lanarekin apurtu du Sorotan Bele taldeak, beste bideak hartuz. Talde orok beharko luke noizbait horrelako ariketa egin, hau utzi eta hura hartu, bide berriak jorratu.

Ohiko zazpi kidek, zuzenean sei, egin dute Jonen kezkak, eta zenbait kantutan Luis Camino perkusio jolearen laguntza izan dute. Produkzio lanetan Mixel Ducauren laguntza izan dute, eta dudarik gabe bere zigilua utzi du. Diskoa taldearen autoprodukzioa izan da. Gero eta gehiago dira grabatzeko bide hau hartzen duten taldeak. Zergatik ote?

Zer aldatuko nuke nik? Kantuak banan-banan pasa ditut, nire gustuko bateriaren soinuaren bila, eta "Zorabio" kantuan aurkitu dut, bibolina ez al da ahulegia? Aurkitu nahi dudan soinua... baina ni ez naiz inor ezer aldatzeko disko honetan, azken finean Sorotan Belekoen 'haurra' baita... Nork ezagutzen du disko perfekturik?

Hitzetan sumatzen dut itsasoa hurbil dutela, olatuen erritmoan doazela eta itsas lanbroa bezain triste edo itsas bizia bezain alaiak direla. "Eta kaioak nire konfidenteak (...) eta itsasoa nire bidea", itsasoari buruzko erreferentziak ugariak dira. 

Zuen 'perla' aurkitzeko bidean zaudete, koadrila... segi faro honen argia eta... kezkatzeko arrazoirik ez izan.

Jabi Nabarro
sorotan bele > diskografia

>>Sorotan Bele

Elkar, 1993 (LP)

>>Mundu hegian

Elkar, 1994 (LP)

>>Jonen kezkak

Hirusta, 1996 (CD)