Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > kepa junkera> hemeroteka
kepa junkera > hemeroteka

Trans-Europe Diatonique. Argia, 1.477-1.478. zenbakiak. (Disko iruzkinak) (1994-04-03)

Oraintxe urtebete izango da grabatu zuteneko garaia. Geroztik emanaldi gozo zenbait ikusi ditugu. Zuzenean gozatzeko diskoa: berez ona bada, musika entzutera gehiegi ohiturik ez gaudenontzat, zuzeneko emanaldia sarrera ia ezinbestekoa da lan honi benetako zukua ateratzeko; gainezka daukan fintasun anitz hori bost zentzumenekin dastatzeko. Beraz, ezinbestean, beste zeregin guztiak ahaztu eta, kontzertua balitz bezala lasai-lasai, hasi eta buka entzuteko diskoa.

Talde batean soinu txiki bat baino gehiago egotea ikusia genuen, baina, soinu hutsezko hirukotea ez genuen ezagutzen. Hemen ezaguna egiten hasi zenerako, Kepa Junkera hasia zegoen Europako diatonikojoleen elitea-rekin nahasten eta haiengan mirespena sortzen: horren ondorioz datorkigu Kepa bere bi adiskideekin.

Hiru musikari dauzkagu: John Kirkpatrick, Ricardo Tessi eta Kepa Junkera (hasierako Marc Perrone taldekidearen ordezkoa). Zer somatzen den?

Alde batetik, Kirkpatricken esperientzia eta doinugintza potentea; nabarmentzekoa "Welcome to Hell" (Ongi etorri infernura), "infernuko auspoa" ez zaiola hemen bakarrik deitu gogorarazten diguna.

Bestetik, Tesiren tenple eta gozotasuna, topikoan erorita, italiar izakera kordiala; bere doinuen kalma eta serenitatea.

Eta gain eta saihetsetatik, Keparen goitasunezko tximist eta txinpartak. Ez du bere doinugintzaz ezer esateko beharrik: badakigu plazaratzen duen doinu bakoitzeko, dianan zarta, indarrez eta erdiz erdi jotzen duela.

Errepertorio zabal honetan pieza bat ezin nabarmenduko genuke, denak baitira biziki interesgarriak. Testuinguru horretan "Yesterday" kantua soberan ikusten dut nik: ezagunegia da, erronka handiegia da diskoan sartzeko (zuzeneko emanaldian, aldiz, eskertu egiten da halako kontzesioa).

Konposaketak -diskoaren erdia- freskoak dira; elkarrengandik desberdinak; zenbaitetan, kantoi askoko harribitxiak.

Disko guztian zehar, asmatu egin dute akordeoi soinu-kolore desberdinak ateratzen, gehiegiko estetizismoetan denbora galdu gabe. Tarteka, instrumentuen arteko elkarrizketa eder eta irudimenez beteak entzun ditzakegu. Arranditsukeriarik ez dago: dena da goxoa, edo behintzat sintzeroa.

Musika desberdin eta aberatsa bilatzeko ez dago nahitaez trikitixatik atera beharrik.

Hau ez da musette-a, hau soinu txikiaren etxea da, ateak parez pare irekita. Aparteko mundu aparta.

Mielanjel Harana
kepa junkera > diskografia

>>Infernuko auspoa

Elkar, 1987 (LP)

>>Triki up

Elkar, 1990 (LP)

>>Trikitixa zoom

Karonte, 1991 (LP)

>>Trans-Europe Diatonique

Silex, 1993 (CD)

>>Kalejira al-buk

Elkar, 1994 (CD)

>>Lau eskutara

Elkar, 1995 (CD)

>>Leonen orroak

Elkar, 1996 (CD)

>>Bilbao 00:00h

Resistencia, 1998 (CD)

>>Tricky!

Kaira Productions, 2000 (CD)

>>Kepa Junkera, trikitixa

BBK Fundazioa, 2000 (Liburua)

>>Maren

EMI Odeon, 2001 (CD)

>>K

EMI Odeon, 2003 (CD)

>>K

EMI Music Spain, 2003 (DVD)

>>Athletic bihotzez

Balea Musika Ideiak, 2004 (CD)

>>Hiri

Elkar, 2006 (CD)

>>Etxea

Warner Music, 2008 (CD)

>>Fandango: Provenša Sessions

Hiri Records, 2009 (CD)

>>Kalea

Warner Music, 2009 (CD)

>>Fandango: Habana Sessions

Hiri Records, 2010 (CD)

>>Herria

Warner Music / Hiri Records, 2010 (CD)

>>Ultramarinos & Coloniales

Hiri Records / Warner Music, 2011 (CD)

>>Ipar haizea

Hiri Records, 2012 (CD)