Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > gari> hemeroteka
gari > hemeroteka

Gari. Argia, 1.576. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-05-05)

Gari izenburupean kaleratu zuen Iñaki Garitaonaindiak bere lehenengo bakarkako lana. "Amets" kantuan zioen bezala, ilusioz beterik itxaropena nere giltza, ahaztuta gelditu dira Gariren pasarte trajikoak. Hamar kantuz osaturiko ordu erdiko CDan, ilusioa geurera zabaltzea lortu zuen; eta eskerrak, hura berriz entzunda, azkenean iritsi zaigun betiko euskal rockaz ahaztutzeko aukera eman digulako. 

Musika aldetik, Fran Iturbe, Victor Celada eta Mikel Irazokiren laguntza jaso du eta honela rock&rolleko banda baten soinua lortu. Emanaldi dotorea entzuteko parada eman digu Garik; ezin zuen bestela izan, benetan musikari finak baititu alboan. Hitzen aldetik ere kolaboratzaile ugari izan ditu: Bernardo Atxaga, Jon Maia edo Edorta Jimenez, besteak beste.

Sekula ez du izan Garik ahots zoragarri horietakoa. Disko honetan ordea, ahalegin berezia egin du ahotsa polita izan dadin eta hori eskertzen dugu: "Londresko pizzerian" eta "Apar urrunak" kantuak dira ahalegin horren adibide nabarmenenak.

Amodioa eta harremanak, eguneroko istorioak eta nahiak bezain gai sakonak izan ditu ezpainetan disko honetan Garik baina ia guztiak alaitasunez girotuta. Hasieran gitarra distortsionatuaz, gero apaltasunez jarraitzeko baina beti ere rock doinuak dira jaun eta jabe diskoan. Alde ilunena, "Bidegurutzean" abestirako utzi du, azkenik "Tango beltza"-rekin amaitzeko.

Eneko Orbe
gari > diskografia

>>Gari

Elkar, 1995 (CD)

>>Eguzki berritan zaude

Elkar, 1997 (CD)

>>Gari ta Otoitz Gure Alde zuzenean

Iparretarrak Rekords, 2002 (CD)

>>0-tik

Elkar, 2004 (CD)

>>Esperantzara kondenatua

Elkar, 2007 (CD)

>>16 lore (1984-2009)

Elkar, 2009 (CD)

>>Ez da amaiera

Elkar, 2013 (CD)

Askoren artean

- Bertso zarrak (Hitzak: Lauaxeta-Musika: Gari); Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)

- L'anamour (Hitzak eta musika: Serge Gainsbourg); Gainsbourg gainbegiratzen (Gaztelupeko Hotsak, 2008)

- Mundo muerto (Hitzak eta musika: RIP); Hala Bedi Irratia 30 urte kolpez kolpe! (Bonberenea Ekintzak, 2013)