Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > joxe ripiau> hemeroteka
joxe ripiau > hemeroteka

Karpe diem. Argia, 1.632. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1997-07-06)

Euskal musika asko kostata baina ari da piskanaka doinu guztiez aberasten, eta kalitatez aberasten gainera, hori baita garrantzitsuena, hots, egiten dena ondo egitea. Iñigo Muguruza buru duen Joxe Ripiau taldea da esaten ari garenaren adibide garbia. Taldearen lana definitzerakoan, kalitateaz gain, aipamen zehatzagorik ere egin daiteke noski, musika freskoa eta dantzarako guztiz egokia dela aipatuz, adibidez. Izan ere, Joxe Ripiauk euskaraz inoiz entzun gabeko erritmo karibear bero-beroak dakartza Karpe diem izenburupeko bere bigarren uzta honetan. Lehenengo diskoa baina ekoizpen hobea eta zainduagoa da atal guztietan, eta beraz, groantz egin dutenaren seinale. Ondotxo gainditu dute froga.

Esan Ozenki disketxeak lan hau udararen atarian argitaratzea ez da kasualitate hutsa izan, eguraldi onenak baino gehiago eskertuko baitute Euskal Herriko txoko, jai eta farranda guztiek disko honen argitarapena eta zabalkundea urte sasoi honetan egin izana. Esaten dugunaren lekuko dira "Pedro Mayo", "Jacqueline", "Guiro garratza" eta "El Alamo gogoan" abestiak, dantzagarriak guztiak, festa girorako ezin aproposagoak. Bestalde, ezin ahaztu "Karpe diem" eta "Marakaibo" doinuen xarma latinoa, edozein entzule zaletzeko modukoak.

Orain duzu disko hau dastatzen hasteko garaia, ez ezazu uda honetako zure lagunik onenetariko batekin ederki pasatzeko denbora alferrik galdu.

Aitor Arza
joxe ripiau > diskografia

>>Positive bomb

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Karpe diem

Esan Ozenki, 1997 (CD)

>>Paradisu zinema

Esan Ozenki, 1998 (CD)

>>Bizitza triste eta ederra

Esan Ozenki, 2000 (CD)

Askoren artean

- Lo (Hitzak eta musika: Iñigo Muguruza / Moldaketa: Pello Ramirez); Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)

- Margarita (asturieraz) (Hitzak eta musika: Raulin Rodriguez); L'asturianu muévese (L'Aguañaz, 1997)

- Ijitoen estigma (zuzenean) (Musika eta hitzak: Iñigo Muguruza); Irungo AEK-ko beteranoak (2004)