Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > eh sukarra> hemeroteka
eh sukarra > hemeroteka

Ura sutan. Argia, 1.575. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-04-28)

Dagoeneko kalean da EH Sukarraren laugarren diskoa, Ura sutan (iraganaren ispilua urratuz) izena duena hain zuzen ere. Eibartarrek lau urteetan lau disko burutzea lortu dute, eta hori ez da batere erraza.

Nahiz eta bertan ideia berriak aurkitu aurreko diskoaren ildotik doala esan daiteke: 10 abestik osatzen dute disko hau, denetarik aurkitzeko aukera emanaz. EH Sukarrak beti egin duen rocka da disko honen bizkar hezurra, eta honez gain, abesti ausartagoak aurkitu genitzake. Honela, "Urteko pasartea" kantuan reggaeri keinua egiten diote, erritmo hau kanta batean lehen aldiz sartuaz. Bestetik, aipatzekoa da "Birziklapen industriala" kantua, orain horren modan dagoen musika industrialari tokia egiten baitiote. Esan bezala, badira kantu batzuk beraien aurreko diskoaren girokoak eta "Asmakizuna" kantua izan daiteke Garaien laberintoa eta Ura sutan diskoen arteko zubia.

Norton Gorosabel da disko honetako abesti ia guztien sortzailea, nahiz eta zenbait kanturen osaketan taldekideen laguntza ere izan duen. Abestien hitzak ordea, lagun batenak dira: Asier Serranoren hitzek betetzen baitituzte hamar kantuak.

Disko honetan aipatzekoa da teklatuak hartu duen garrantzia, abesti askoren oinarria izanaz; baina taldean oso garrantzitsuak diren gitarrei itzal egin gabe. Ahotsekin eginiko lana ere ezin da ahaztu, oso landuak baitira, koruak bereziki. Eibarko laukoteak lan dotorea egin du Ura sutan burutzeko orduan, eta abesti onak badiren arren, osotasunean hartuta maiz errepikatu egiten dela aitortu behar da.

Ura sutan diskoak ez dio ezer ekartzen Euskal Herriko musikari. Baina EH Sukarraren musika atsegin baduzu ziur gustukoa izango duzula.

Koldo Otamendi
eh sukarra > diskografia

>>E.H. Sukarra

Esan Ozenki, 1992 (LP)

>>Irtenbide bakarra

Esan Ozenki, 1993 (LP)

>>Garaien laberintoan

Esan Ozenki, 1994 (LP)

>>Ura sutan

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Sua urtzean

Esan Ozenki, 1999 (CD)

>>Galtzailearen egunak

Metak, 2002 (CD)

>>Zuzenean

Barne Records, 2008 (CD)

>>Uhinak

Oihuka, 2013 (CD)

Askoren artean

- Eres sombra (Hitzak eta musika: Parabellum); Tributan a Parabellum (Santo Grial, 2006)