Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > mixel ducau / zaldibobo> hemeroteka
mixel ducau / zaldibobo > hemeroteka

Aio!. Argia, 1.606. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-12-29)

Ez dut ezer ulertzen

Betidanik mirestu izan dut Mixel Ducau. Errobiren abestiak txundigarriak ziren eta Euskal Herriko musikaren historian leku berezia betetzen duela uste dut. Mixelek Errobi desagertu zenetik gaurdaino arte produkzio eta konposizio ugari egin ditu.

Duela hainbat urte proiektu bat garatu zuen Joseba Tapiaarekin, musika funk eta soula trikitixa tradizionalarekin lotuz: Zaldibobo, oso talde interesgarria.

Disko bat kaleratu zuten, Basajaun, Euskal Herriko bandarik onenetarikoarekin, hots, Mikel Artieda, Frederic Gallardet eta Beñat Amorenarekin.

Denbora luze igaro da, eta duela urtebete, gutxi gorabehera, Mixelek diskoa plazaratu zuen Caroline Philipsekin, bere lagunarekin, salmenta onak eginez. Haurrentzako produktu baten tankera hartu nion lan honi.

Orain Mixelek Zaldiboboren bigarrena kaleratu du, Mixel Ducau & Zaldibobo izenarekin. Ziur aski izena Mixel Ducauren lider figura azpimarratzeko egokitu dute.

Diskoa entzun eta gero, aurrekoarekin ez duela zerikusirik ohartu naiz. Taldean ere aldaketak egin ditu: Mixel Longaron baterian ari da, Luis Camino perkusioetan, Ritxi Salaberria (berriki desagerturiko Sorotan Bele taldekoa) baxua astintzen, Joxan Goikoetxeak diskorako akordeoi doinuak jarri ditu -ez dakit zuzeneko taldean parte hartuko duen-, Rikardo Abrilek tronpeta jo du eta Igor Telletxeak tronboia.

Disko hau askoz ere komertzialagoa da, abesti gehienak erabat plaza girokoak iruditu zaizkit, eta bik edo hiruk baino ez didate burura ekarri aurreko Zaldibobo. Ikusia dago Mixelek nahi duena egin duela, produkzio mailan profesionala dela erakutsiz. Baina ez dut ulertzen zer dela eta eman duen halako aldaketa erradikala.

Mikel Errazkin
mixel ducau / zaldibobo > diskografia

>>Zaldibobo

Elkar, 1992 (LP)

>>Aio!

Elkar, 1996 (CD)

>>Zatoz gurekin

Agorila, 1998 (CD)

>>Oihan

Resistencia, 2003 (CD)

>>Duo

Autoekoizpena, 2007 (CD)

>>Agur Shiva

Autoekoizpena, 2011 (CD)