Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > exkixu> hemeroteka
exkixu > hemeroteka

Gaua heldu orduko. Argia, 1.554. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-12-03)

Heldu orduko...

Heldutasun hitzaren definizioa ez da dirudien bezain erraza, niretzat behintzat, baina oraingoan salbu nago, adibide bat baitut esku artean, Exkixu taldearen Gaua heldu orduko lana aurrekoarekin alderatzea. Nire ustez, konparaketa horren ondorioek heldutasuna adierazten dute, zentzu batean behintzat.

Hamabi abestiz osaturiko lana da hau, non erritmo berriek, ekoizpen aipagarriak eta abesti landuagoek beste entzulego batera ere iristeko eginiko saiakera argi eta garbi uzten duten, entzun bestela "Gezurra" eta "Berton jaioa". Hitzei dagokienez, azpimarratzeko lana egin dute, abesti bakoitza testu apart baten jabea da. Adibide bezala, irakurri ezazu "Euriaren azpian" edo edozein; arrazoi dudala?

Hala ere, aurreko lanean egin zituzten akats berberak errepikatzen dira, akatsa kontsidera baliteke behintzat, niretzat bai, doinu batzuk erabiltzea jende jakin bat eskuratzearren, "Hau dok umorie" eta "Gure hitza" testigu.

Disko honetarako lana egin da, Manolo Gilek azalarekin, Batizek ekoizpenarekin eta batez ere Exkixuk abestiekin. EH Sukarra, Su Ta Gar, Ehun Kilo eta Urtz gogoko badituzu, zure urteko diskoa izan daiteke hau.

Aitor Arza
exkixu > diskografia

>>Exkixu

Gor, 1993 (CD)

>>Gaua heldu orduko

Gor, 1995 (CD)

Askoren artean

- Loretxoa (Hitzak eta musika: Benito Lertxundi); Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (EHE, 1996)