Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > txanbela> hemeroteka
txanbela > hemeroteka

Hirugarren koxkan. Argia. (Disko iruzkinak) (1990-01-28)

Hirugarren koxkan izeneko Txanbela taldearen lan hau -laugarrena Azala taldearen lehena kontuan hartzen badugu-, beste aurrekoen jarraipena dugu, guzti horien artean bai bait dago elementu bateratzaile aski baieztapen hau frogatzeko. Baina zein dira elementu horiek?

Musika estandarretatik at jarraitzen dute Txanbelakoek lanean, etnologiaren ildotik. Mementuko jarrera komertzialei muzin eginez herri honen altxor musikalaren berri ematera datozkigu eta horrek berak berez justifikatzen du argitalpena. Aipaturiko lau diskoen oinarrian musikologo baten lana dago. Euskal Herriko bailara ezberdinetako bilduma aurkezten da, musika tresna herrikoi ezberdinetan oinarriturikoa. Doinuak, erritmoak, tinbreak eta koloreak erradikalki errespetatu nahi dira. Armoniak, hirugarrenetan eta zortzigarrenetan oinarritzen dira honako honetan ere.

Diska honen bereizgarriak? Joan Mari Beltranek egindako bi gai aurkezten dira, diskoaren osotasuna apurtzen ez dutenak. Testuetan, Juanjo Uria, Jon Lopategi, Jon Sarasua eta Agiña. Aipagarriak dira "Goizaldean arrastia" eta "Lehen hortza", biak Agiñarenak. Agustin Laskurain atabalariaren lanak nortasuna ematen dio gaiari "Antzinako minue" horretan, kitarrarena ere aipagarria delarik. Jose Inazio Ansorenaren "Gipuzkoako Dantzak" bilduman badago gai bat non txistuak bi kitarraz eta atabalaz lagundurik dauden eta minue hau entzutean gogora etorri zaidana. Maite ez dudana Txanbela taldean bere kantatzeko era da, ez tinbrez, ez kolorez, ez ahotsen errejistroz eta ez afinazioz, nahiz eta armoniak korrektoak izan.

Gure eskola nazionaletan aztergai izatea merezi duten lanak dira Txanbelakoen lan hauek, baina hau beste kontu bat da. 

Xalbardin
txanbela > diskografia

>>Txanbela

IZ, 1984 (LP)

>>Doinurik doinu

IZ, 1987 (LP)

>>Hirugarren koxkan

IZ, 1989 (LP)

>>Arin-arinketan

IZ, 1997 (CD)