Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > kepa junkera> hemeroteka
kepa junkera > hemeroteka

Leonen orroak. Argia, 1.605. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-12-22)

Begira, ez dakizue zer zaila egiten zaidan oso gustuko dudan diska bati buruz kritika bat idaztea. Ea nola ateratzen naizen trantze honetatik 'koipe larregi eman gabe'.

Kepa Junkera aurkezpenik behar ez duen mutila da. Ez da berdin gertatzen Ibon Koteronekin, lan franko egin duen mutila eta hala ere, orain arte behintzat, inor gutxik ezagutzen duena. Albokaria, dultzainaria eta makina bat 'artisten' laguntzaile, Oskorri eta Kepa Junkera bera, besteen artean.

Leon Bilbao Arteako albokariak merezi zuela eta, disko zoragarria eskaini diote Ibonek eta Kepak, elkarlanean: Leonen orroak. Alboka da ardatz disko honetan, eta bere soinuak inbestigatzen ibili dira bilbotar biak, arakatzen, asmatzen, kuxkuxeatzen, albokak egin ditzakeen sei nota horiei zukua atereaz eta, garaiak agintzen duen moduan, beste soinu-tresna askoren laguntzaz jantziz. Errespetu guztiz, hori bai, alboka bera baita jaun eta jabe lehen kantutik azkeneraino.

Luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte lana burutzeko: Oskorri taldeko Natxo de Felipe, Antxon Latxa eta Bixente Martinez, Luis Delgado perkusio jolea, Maixa, Ixiar eta Garbiñe, Jabier Paxariño, Carlos Defeiro, Tomas San Miguel, Xose Manuel Budiño, Rafa Martin eta Xabier Leturia. Kurrikuluma loditzeko disko ederra, alajaina!

Zenbait kantu azpimarratzekotan: "...Zirkinik ez", juxtu-juxtu kontrakoa, ezin baita egon muskulu bat mugitu gabe kanta hau entzunez; "Adar okerra", non alboka eta soinu txikia elkarrekin hizketan ari diren; "Leonen orroak", trikitixa tradizional eta modernoa batzen dituena; "Hamaika kolore", Bilbotik pasealditxo bat; "Zummâra" eta "Txirikila", Tomas San Miguelen Lezao-ren bigarren partea...

Aintzinatik dabilkigu alboka. Soinu-tresna oso berezia da, etengabe egin behar baitzaio putz. Horrela izan dadila. Etengabe putz albokari.  

Xabi Nabarro
kepa junkera > diskografia

>>Infernuko auspoa

Elkar, 1987 (LP)

>>Triki up

Elkar, 1990 (LP)

>>Trikitixa zoom

Karonte, 1991 (LP)

>>Trans-Europe Diatonique

Silex, 1993 (CD)

>>Kalejira al-buk

Elkar, 1994 (CD)

>>Lau eskutara

Elkar, 1995 (CD)

>>Leonen orroak

Elkar, 1996 (CD)

>>Bilbao 00:00h

Resistencia, 1998 (CD)

>>Tricky!

Kaira Productions, 2000 (CD)

>>Kepa Junkera, trikitixa

BBK Fundazioa, 2000 (Liburua)

>>Maren

EMI Odeon, 2001 (CD)

>>K

EMI Odeon, 2003 (CD)

>>K

EMI Music Spain, 2003 (DVD)

>>Athletic bihotzez

Balea Musika Ideiak, 2004 (CD)

>>Hiri

Elkar, 2006 (CD)

>>Etxea

Warner Music, 2008 (CD)

>>Fandango: Provenša Sessions

Hiri Records, 2009 (CD)

>>Kalea

Warner Music, 2009 (CD)

>>Fandango: Habana Sessions

Hiri Records, 2010 (CD)

>>Herria

Warner Music / Hiri Records, 2010 (CD)

>>Ultramarinos & Coloniales

Hiri Records / Warner Music, 2011 (CD)

>>Ipar haizea

Hiri Records, 2012 (CD)