Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > rafa rueda> hemeroteka
rafa rueda > hemeroteka

Enaren geometria. Argia. (Disko iruzkinak) (2012-01-08)

Mungiako musikariaren bakarkako laugarren lana are eta kontzeptualagoa, sakonagoa eta irekiagoa iruditu zait. Enarak eta haien zein gure joan-etorriak eta eraldaketak ditu abiapuntu. Musikari dagokionez, Rafa Ruedak oraingoan ere pop-aren inguruan hegan egiten du, baina bestelako ñabardurek lur hartu dutela esango nuke, gitarrek protagonismoa duten pop-rocketik harago joan dela. Erritmo eta bateria gogorragoak ditu, Arkaitz Minerren laguntzarekin Irlandako folkera hurbiltzeko gai da; baita mugaldekoak eta latinoak diren musika estiloetara eta funky-jazz beltzera ere. Punta-puntako musikariez inguratu eta konponketak egiterakoan askoz irekiago egon da mungiarra. Disko hau zuzenekoetan edo berari eskatuta soilik eskuratu daiteke; eta agertokietara talde handia eramaten du.
Iker Barandiaran
rafa rueda > diskografia

>>Kea

Metak, 2003 (CD)

>>Saredun eskua

Gaztelupeko Hotsak, 2006 (CD)

>>Hauxe

Gaztelupeko Hotsak, 2006 (CD)

>>Zuhaitz okerretan gora noa

Egilea editore, 2008 (CD)

>>Haragizkoa

KAP, 2010 (CD)

>>Enaren geometria

Egilea editore, 2011 (CD)

Askoren artean

- Kukua (Hitzak: Kirmen Uribe-Musika: Rafa Rueda); Zaharregia, txikiegia agian (Gaztelupeko Hotsak, 2003)

- Gauza perfektuak (Hitzak: Kirmen Uribe-Musika: Rafa Rueda; Zaharregia, txikiegia agian (Gaztelupeko Hotsak, 2003)

- Kanta ariña (Hitzak: Lauaxeta-Musika: Rafa Rueda); Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)