Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > negu gorriak> hemeroteka
negu gorriak > hemeroteka

100 ginen. Argia. (Agiriak) (1990-11-25)

Lehenengo adreilua jaso ondoren, niri zuzenduta ez egon arren, kaskoan kanka! sentitu nuen nire pozerako."Itzul gaitezen ekintzara", "ekin diezaiogun lanari", eta horrelako esaldi beroak zetozkidan burura. Zuri idazten dizut, izango den primizia mundiala jakin dezazun.

Nahiz eta irratian oso denbora gutxi eraman, kazetaritzaren sindromeak kutsatu nau dagoeneko, esklusiben kalenturak alegia. Eta iazko urritik hona isilpean prestatu dugun txanpligua, gure zutabe honetan lehertzea erabaki dut.

Lagun batzuren artean musika talde berri bat egiteari ekin diogu azken hilabeteetan. Jada 13 kanta prestaturik ditugu martxoaren lehenengo hamabostaldian grabatzeko, eta gure lehenengo diskoa izango dena osatzeko.

Zuzenean ez jotzea pentsatu dugu (besteek bestelako zereginak dituztelako eta nire osasunak ez lukeelako jasango), baina orain arte egin dugun bezala, eraso-sorpresa izango da gure arma, eta beste motako ekitaldiak antolatuko ditugu. 

Entsaiatzen dugun zuloak, Holandan ezagututako gotorlekua gogorarazten dit. Bigarren Gerra Mundialean naziengandik ihes egitearren eraikitakoa. Baina duela hiru hilabete Montoia etorri zitzaidanean Mikel Laboari egingo zaion omenaldi-diskoan parte hartzea eskainiz, zera pentsatu nuen: "tapagailua hemen daukat": Permin eta pipermin gorriak. Baina taldearen benetako izan ere, zutaberako gordetzen nuen, eta Mikel Laboaren Gaberako aterbea kantaren bertsioa egin dugunez, Negu Gorriak jarri diogu taldeari.

Ilusioa egingo dizulakoan, agurtzen zaitut, baina kontuz, negu gorria dator eta. 

Fermin Muguruza
negu gorriak > diskografia

>>Negu Gorriak

Oihuka, 1990 (LP)

>>Hator, hator

Basati Diskak, 1990 (SG)

>>Gure jarrera

Esan Ozenki, 1991 (LP)

>>Gora Herria

Esan Ozenki, 1991 (EP)

>>Tour 91+1

Esan Ozenki / NG Brigadak, 1992 (VHS)

>>Borreroak baditu milaka aurpegi

Esan Ozenki, 1993 (LP)

>>Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30

Esan Ozenki, 1994 (LP)

>>NGTB 94

Esan Ozenki, 1994 (VHS)

>>Ideia zabaldu

Esan Ozenki, 1995 (LP)

>>Salam, agur

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Herrera de la Mancha: 90-12-29

Esan Ozenki / AAB, 1996 (VHS)

>>Ustelkeria

Esan Ozenki, 2001 (CD)

>>1990-2001

Metak, 2005 (CD-DVD)

Askoren artean

- Gaberako aterbea (Hitzak: Bertolt Brecht-Musika: Mikel Laboa); Txerokee. Mikel Laboaren kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)