Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > joxe ripiau> hemeroteka
joxe ripiau > hemeroteka

Bizitza triste eta ederra da. Entzun!. (Disko iruzkinak)

Joxe Ripiau taldearen laugarren diskoa esku artean eta lehen entzunaldi azkarrean Joxe Ripiauren doinuak entzuten ditut: reggae-ska, cumbia, calypso eta orohar karibear zein afrikar erritmo beroak, baina baita ijitoen bidaia bukaezinen arrastoa eta ekialdetik iritsitako usainak ere. Eta guztia eskusoinua bidailagun dutela. 

Izenburua bada lan baten mamia adierazten duena, izenburu ezin hobea aurkitu dute oraingoan, diskoko kantuak entzunda bizitzak eskaintzen dizkigun une triste eta ederrak ekarri bait dizkigu burura. Bidaiatzeari gustu hartu diotela dirudi (barruko argazki ederrak ikustea besterik ez dago) eta bidaietatik (bai fisikoetatik zein esperientziak eskaintzen dituenetatik) asko ikasi dutela esan daiteke. Orohar, aurreko lanak baino "serioagoa" iruditu zait, malenkoniatsuagoa beharbada eta agian horregatik da gehien gustatzen zaidana. Denbora ez da alferrik pasatzen. "Globalizazioaren" garaian bizi omen gara eta Joxe Ripiau bezalako proiektuek aberastasuna aniztasunean dagoela erakusten digute, herri eta kultur minorizatuen ezagutza eta errespetuan.  

Kaņa Bikaņa
joxe ripiau > diskografia

>>Positive bomb

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Karpe diem

Esan Ozenki, 1997 (CD)

>>Paradisu zinema

Esan Ozenki, 1998 (CD)

>>Bizitza triste eta ederra

Esan Ozenki, 2000 (CD)

Askoren artean

- Lo (Hitzak eta musika: Iñigo Muguruza / Moldaketa: Pello Ramirez); Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)

- Margarita (asturieraz) (Hitzak eta musika: Raulin Rodriguez); L'asturianu muévese (L'Aguañaz, 1997)

- Ijitoen estigma (zuzenean) (Musika eta hitzak: Iñigo Muguruza); Irungo AEK-ko beteranoak (2004)