Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > oskorri> hemeroteka
oskorri > hemeroteka

Katuen testamentua. El Tubo 50, 1994ko urtarrila. (Disko iruzkinak)

Azken hilabeteotan aldaketa batzuk izan ziren Oskorri taldean eta Aitor Gorostiza eta Fran Lasuen joan egin dira. Agian arraroa iruditzen zaizue proiektu berri batean sartu izatea taldeko batzuek irtetea erabaki duten momentuan. Dena den, hemen agertzen den lana, Labayru ikastegiak azken urteotan batu eta Oskorriri egindako enkargua da.

Oskorrik, bere betiko trebeziarekin, ume kanta hauek berriztatu egin ditu, tradizioari era fidel batez mantenduz. Eta umeek gozatu egiten dituzte arregloak: etxean konprobatu dut alabarekin eta bere lagunekin. Bizkaieraz kantatuak dira gaiak, denetarikoak direlarik: letrak edo asteko egunak ikastekoak, kontatzen ikastekoak, hitz magiko esanahi ilunekoak, ume-jolasetan erabiltzekoak, zozketatzeko formulak, ume-pertsonaiak mitikoak dakarzkigutenak, besteak beste. Taldeak aitortzen duenez: "lan hau umeentzako bada ere, bada bere haurtzaroko freskotasun eta naturaltasuna gorde duten nagusi argi eta listoentzat ere...".

Taldeko batzuen seme-alabek ere parte hartu dute eta hemendik aurrera, diskoaren bidez eta emanaldiak emanez, taldea askoz ezagunagoa bihurtuko da umeentzat. Hori etorkizuna segurtatzeko bide zuzena da. Lan polita eta oso praktikoa umeekin gozatzeko.  

Pedro Elias Igartua
oskorri > diskografia

>>Aita-semeak-Gosetea

CBS, 1975 (SG)

>>Egia da-Anaitasuna

CBS, 1976 (SG)

>>Oskorri

Xoxoa, 1979 (LP)

>>Plazarik plaza

Xoxoa, 1980 (LP)

>>Eta Oskorri sortu zen

Xoxoa, 1981 (LP)

>>Adio Kattalina

Elkar, 1982 (LP)

>>Alemanian euskaraz

Elkar, 1984 (LP)

>>Hau hermosurie!

Elkar, 1984 (LP)

>>In fraganti

Elkar, 1986 (LP)

>>Datorrena datorrela

Elkar, 1989 (LP)

>>Oskorri, ehun ta hamaikatxo kantu

Elkar, 1990 (Liburua)

>>Hi ere dantzari

Elkar, 1991 (LP)

>>Badok hamahiru

Elkar, 1992 (LP)

>>Katuen testamentua

Elkar, 1993 (LP)

>>Landalan

Elkar, 1995 (CD)

>>25 kantu urte

Elkar, 1996 (CD)

>>Marijane kanta zan!

Elkar, 1997 (CD)

>>Iparragirre bueltan etxera

Elkar, 1999 (CD)

>>Ura

Elkar, 2000 (CD)

>>Vizcayatik... Bizkaiara

Elkar, 2001 (CD)

>>Ekidazu

Elkar, 2003 (CD)

>>Desertore

Elkar, 2003 (CD)

>>Banda Band

Elkar, 2007 (CD)

>>Dantza kontra dantza

Elkar, 2011 (CD-DVD)

Askoren artean

- Lantzeko ihauteria (Herrikoia, Oskorri); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)

-  Glu, glu, glu (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)