Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > bizkar hezurra> hemeroteka
bizkar hezurra > hemeroteka

Informazio pozoindua. El Tubo 49, 1993ko abendua. (Disko iruzkinak)

Ez da atsegina izango neguan sartzean udan kaleratutako disko baten kritika idaztea, baina halabeharrez orain egingo dugu. Beharbada izango zenukeen diskoa entzuteko paradarik, horrela izan ez bada oraindik denboraz zabiltza, gauza onak ez du denbora txarrik.

Zure gustukoak izan daitezke, gogortasuna atsegin baduzu, mestizaiez beteriko rocka duzu hau, gitarra gogor atseginez egindakoa, baxulari oso on batek lagunduta; taula gainean ondo mugitzen dakien abeslari batek aurkeztua, eta bateriaz zer esanik ez, datorrena datorrela ederki konpontzen da makilak astinduz.

Uda hasieran ikusitako Living Colour maite duen orok atsegin izango ditu hauek ere. Euskal Herrian Negu Gorriak, Danba, Bap edo M-ak gustuko dituenak atsegin haundiz entzungo ditu doinu hauek. Diskoan bezala zuzenean ere, musikan maisu dira, eta historia ezberdinetatik bildutako koktel honek eztanda atsegina dauka. Euskaraz abesten dute, gure herrian ondo kokatzen dira, eta maila internazionala mantentzeko gauza dira. Honek ere euskal gai bezala zero akats.

Patxi Gezuraga
bizkar hezurra > diskografia

>>Informazio pozoindua

IZ, 1993 (LP)

>>Beldurraren kultura

IZ, 1994 (CD)

Askoren artean

- Esnatu (Hitzak: Benjamin Villabella-Musika: Mikel Irazoki); Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (EHE, 1996)