Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > txakun> hemeroteka
txakun > hemeroteka

Mila sagarroi bide bazterrean. El Tubo 68, 1995eko iraila. (Disko iruzkinak)

1991n Ipar Euskal Herrian sortutako taldea dugu Txakun, Txomin Larronderen bultzadaz, Patxi Arotzarena eta Paxkal Indorekin batera. Oinarri-oinarrian irlandar musikan zegoen eta dago, beste mila zapore hartu arren eta sustrai euskaldunak ondo sakon eduki. Aldaketa askoren ostean, taldea Daniel Ondicole (bateria), Mathieu Haramboure (kitarrapala), Txomin Larronde (kitarra, txalaparta eta ahotsa), Patxi Arotzarena (kitarra, gaita eta ahotsa), Paxkal Indo (teklatuak, perkusioa, gaita, txirula, harmonika, flauta, txalaparta eta ahotsa) eta Christophe Amorenak (eskusoinua) osatzen dute egun. Errepaso honetan bertan ikus daiteke zeinen koloretsu datorren CD berri hau, Txakunen bigarrena. Reggaea, funkya, baltsa eta rapa bezalako estilo desberdinak aurki ditzakezu hamabost abestien zehar. Alaitasuna dario bazter guztietatik, tarte lasaiak eduki arren. Afrikako oihartzun bat baino gehiago ere oparitzen digu. Erritmo kutsakorrak, tradizioa eta kalitatea. Beroa dakar oraingo honetan iparraizeak.
Igor Estankona
txakun > diskografia

>>Zapatak ari ziren

ZTK, 1993 (CD)

>>Merke eta ona

IZ, 1996 (EP)

>>Arratsa barroka

IZ, 1997 (CD)