Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > juan carlos perez> hemeroteka
juan carlos perez > hemeroteka

Hau berua. Entzun!. (Disko iruzkinak)

Fender gitarra anplifikagailu baten pantaila aukeratu du JC Perezek bere disko berriaren azalerako, eta Hau berua jarri dio izenburu. Berak ez dio garrantzirik ematen izenari, baina subkonszientearen txantxa edo, izen ezinhobea eta azal benetan aproposa ditu lan honek. Fender anpli klasikoak soinu beroa ematen du, eta hori da diskoaren barruan aurkitzen duguna, musika beroa, goxoa... eta klasikoa. 

JC Perezek konpositore bezala ez du ezer demostratu beharrik, baina egiten du; jendearengana hurbildu nahi du disko berria zuzenean aurkeztuz, eta horretarako musika eskaintzen digu Hau berua-n, zuzen-zuzen sartzen den musika. Klasikoa dela esan dugu, baina pop klasikoa, negroide ukitu handi batekin. Musikalki, Atlantic River-etik urrun dago, nahiz eta ahotsaren melodiak leku berdinetatik mugitu. Disko linealagoa da, komertzialagoa, zergatik ez, komertzialitatea eta kalitatea eskutik doazenean... Eta nahiz eta klasikoa izan, erreferentziak ez dira argiak, agian euskaraz horrelako musika ez delako egin. Eta orain norbaitek euskaraz hau horrela egitea benetan harro egotekoa da. Gu entzule bezala, eta nola ez, Juan Carlos, egile bezala.

Jon Martija
juan carlos perez > diskografia

>>Poliren kantak

Elkar, 1988 (LP)

>>Bitacora cahiera

Esan Ozenki, 1992 (CD)

>>Atlantic River

Elkar, 1994 (CD)

>>Hau berua

Elkar, 1996 (CD)

>>Quatuor

NO-CD Records, 1997 (CD)

>>Ikaro

Elkar, 2000 (CD)

>>Hiriko istorioak

Elkar, 2006 (CD)

>>Itoiz Suite

Brian's Records, 2009 (CD-DVD)

Askoren artean

- Foxtrot (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Aran japoniarra (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003) 

- Altzairu (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Perkufox (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Zazpi dantza (Musika: Juan Carlos Perez); A los cinco vientos (Pablo Sorozabal Haize Boskotea, Zeta Soluciones Audiovisuales, 2003)