Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > egan> hemeroteka
egan > hemeroteka

Queen omenduz. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (1993-05-23)

Freddie Mercury hil zenean, denoi etorri zitzaigun burura Egan taldea, eta Xabier Saldiasen ahotsa bereziki, Mercuryren doinuak hainbat bider emanak zizkigun azpeitiar bibotedunarena. Izan ere, Euskal Herri osoan ez da Mercuryren figurari hain estu loturiko beste inor. Disko honen bidez, zor zioten omenaldia egin diote Eganekoek Queenekoei eta, bereziki, Saldiasek Mercuryri. Eta pentsatzekoa zenez, gustu onez eta maitasunez egin dute lana, eta musika mota hau gustatzen zaienek gogokoa izango dute lan hau.

Gure kulturaren mundu estu eta xelebrean beti izan da joera honelako lanak alboratzeko, funtsik gabekotzat jotzeko, errazkeriatzat... Delako "maila intelektuala" ez duelako iristen edo... Baina Egan taldeak gogotik egin behar izan du lana sortu zen urte urrun hartatik, eta disko hau ere, lanaren ordaina da, lanik egin gabe ezin baitira Queen taldearen hamar kanta euskaratu eta hain era txukunean eman.

Eskubide osoa du edonork Queenen musika ez zaiola gustatzen esateko, plaza taldeak ez dituela gogoko, Egan taldeak ez diola ezer berririk esaten... Baina batere ondo ez dagoena zera da, era honetako taldeen aurkako aurreiritziak sortzea, eta dituzten jarraitzaile mordoak tontotik behera tratatzea...

Izan diezaiegun, beraz, merezi duten errespetua era honetako taldeei, eta erantz dezagun txapela era honetako lan txukunen aurrean. Eta opa diezaiogun Egan taldeari orain arte izan duen bide arrakastatsuari eusten jarrai diezaion urte askotan. 
Julen Elejalde
egan > diskografia

>>Xabier Saldias

Edigsa / Herri Gogoa, 1972 (EP)

>>Hemen gaude

Xoxoa, 1985 (LP)

>>Festarik festa

Xoxoa, 1986 (LP)

>>Denok dantzara

Xoxoa, 1987 (LP)

>>Egan

Elkar, 1988 (LP)

>>Erromerian

IZ, 1990 (LP)

>>Lehenengo lau diskoetatik

Elkar, 1991 (LP)

>>Nahasean

IZ, 1991 (LP)

>>Egan Queen omenduz

IZ, 1992 (LP)

>>Dantza eta kitto

IZ, 1993 (LP)

>>Berria

IZ, 1995 (CD)

>>Meta eginez

IZ, 1996 (CD)

>>Kanta onenak

IZ, 1998 (CD)

Askoren artean

-  Zibilak esan naute (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)