Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > imuntzo eta beloki> hemeroteka
imuntzo eta beloki > hemeroteka

Trikrisia. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (1993-06-06)

Trikrisia -izenak bat baino gehiago nahastu badezake ere-, diskoa ez da puskatzailea, baina bai berritzailea. Baita tradizionala ere. Erdi erromerietako ohizko trikitixa, erdi plaza talde baten musika bertsionatua da Imuntzo eta Belokik egiten dutena. Trikrisia lan berritzailea da. Cumbia kolonbiar bat, bals bat, folk eta tex-mex musika, rock and rolla... porrusalda eta trikitixa piezen ondotik entzuteko parada eskaintzen du kaleratu berri den lan honek. Eta aldi berean tradizioari eusten dio.

Flaco Jimenez estatubatuarraren musika ("Kattalin") eta New Orleanseko kajun musikako pieza bat ("Saltatu plazara") hartu dituzte Imuntzo eta Belokik. Bai tex-mex musikak eta bai kajun musikak ere eskusoinua dute protagonista, lehenak txikia eta bigarrenak handia. Ziurrenik horregatik dira gaur egun gehien bertsionatzen dituzten musika estiloak bide berritzaileari heldu dioten trikitilariek, hala nola Imuntzo eta Belokik eta Tapia eta Leturiak.

Baina Trikrisia diskoa ez da puskatzailea, mugak zabaldu bai, baina arrisku handirik gabeko bidaia proposatzen duelako. Jo ezak! orain bi urte kaleratu zuten elkarrekin osaturiko lehen disko hark aurreratu egiten zuen bigarren Trikrisia honek ekarri duena. Eta bide beretik abiatuta eta bide horretan sakonduz osatu dute hamasei pieza biltzen dituen disko hau.

Pieza berritzaileen egokitasuna termometro ezin hobe batekin neurtzen dute. Entzuleak, trikitizale zaharrak eta gazteak, nahi duten hori ematea dute helburu Imuntzo eta Belokik. Jendearen gustu ematea. Horregatik disko honek zuzeneko emanaldien islada izan nahi du.
Felipe Aldasoro
imuntzo eta beloki > diskografia

>>Imuntzo-Epelarre

IZ, 1988 (LP)

>>Jo ezak!

Elkar, 1991 (LP)

>>Trikrisia

Elkar, 1993 (LP)

>>Saturnotrik

Elkar, 1996 (CD)

>>Louisianara noa

Elkar, 1999 (CD)

>>Gauaren helduan

Elkar, 2007 (CD)

>>Gezurra ez da egia

Elkar, 2011 (CD)