Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > bizkar hezurra> hemeroteka
bizkar hezurra > hemeroteka

Beldurraren kultura. Argia, 1.523. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-03-26)

Estiloa ala moda?

Betidanik eta herrialde guztietan, modan dauden estiloen eta taldeen imitatzaileak izan dira: funky-metala, crossoverra eta rap-a modan jarri ziren, eta honek Euskadin ere izan zuen bere islada; M-ak izan genituen lehendabizikoak, dudarik gabe, baina Negu Gorriak-ekoek lortu zuten estilo hauek moda bihurtzea gure artean, hau da, saltzea. Eta honen ondoren sortu dira hainbat talde edo sasitalde, batzuek estiloarengatik, besteak modarengatik; saltzeagatik.

Hauen artean, eta punta puntan (2. diskoa aurkezten dute honez gero), Bizkar Hezurra taldea ipini beharko genuke. Hauek, hasteko, izena eta beraien sinboloa ez dute oso orijinala (ziurrenik gustatzen zaien talde batetik kopiatua, Fishbone). Instrumentista bezala, Euskadiko hoberenetarikoak ditugu hauek, baina hori nik oraingoan akatstzat hartuko nuke; taldea zuzenean jotzen ikusi baldin baduzu, jakingo duzu zertaz ari naizen (Goar, mementu batez behintzat uztak gitarra hori pakean!), eta hortxe dago arazoa.

Teknika soberan azaltzen du taldeak, baina niri behintzat ez dit ezertxo ere komunikatzen. Diskoko abestiek usaina baino kiratsa dute gustatzen zaien taldeena, hala nola Red Hot Chili Peppers, 24-7 Spyz, Living Colour... Abesti askotan influentzia baino gehiago, plagioz hitz egin beharko litzateke ("Gorputzetik at"-"Living alone"?).

Pertsonalitatea falta zaio beraien musikari, oso hotza gertatzen da, diskoa laua eta lineala da, ez dago ez abestirik ez beste ezer destakatzeko (produkzio eta grabaketa ezik, hauek bai direla onak), eta bestalde, Trikuren ahotsa benetan eskasa da, imitatzeko ez du oso adibide ona hartu, Fermin Muguruzarena alegia, eta abestiak aspergarriagoak eta berdinagoak izatearen errua beregan ere zati handi batean dago.

Euskaraz abestea ere suposatzen dut Negu Gorriak-ek duen entzulegoa hurbiltzeko izango dela.

Jon Martija
bizkar hezurra > diskografia

>>Informazio pozoindua

IZ, 1993 (LP)

>>Beldurraren kultura

IZ, 1994 (CD)

Askoren artean

- Esnatu (Hitzak: Benjamin Villabella-Musika: Mikel Irazoki); Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (EHE, 1996)