Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > oskorri> hemeroteka
oskorri > hemeroteka

Landalan. Argia, 1.541. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-07-30)

Zalantzarik gabe, Oskorri

Betidanik, Euskal Herrian folk asko egon ohi da, eta inguru honetan talderik erakusgarriena, nola ez, Oskorri da. Lan hau hamabostgarrena da eta Kepa Junkera, Luis Delgado, Xoxe Manuel Budiño eta Flaco Jimenez bezalako aparteko musikoen laguntza jaso du.

Disko hau osatzen duten hamazazpi kantek talde honen betiko tankera aurkezten dute. Oskorri ez da inoiz izan bere musika estiloan aldaketa handirik egin duen taldea.

Landalan-en abestien moldaketa lana oso nabaria da, "Alabaren ezkontza", "Agirretarren bandera" eta "Idahoko berriak" abestietan batipat. Aurreko Katuen testamentua-n aritutako bi partaide berriengatik (Josu Salbide eta Juantxe Aguiar) izan daiteke. Hitzei dagokienean, ohizko diren Jon Sarasua, Koldo Izagirre, Patziku Perurena... idazleez baliatu dira.

Flaco Jimenezen akordeoiak eta Luis Delgadoren perkusioek diskoari kutsu berri eta bitxia, aldi berean, ematen diote. Oskorriren musikoek teknika hobezina daukatela esatea ez da ezer berria, baina Landalan-en Bixente Martinez eta Anton Latxaren kitarrak eta Josu Salbideren flautak, gaitak eta abar (honez gain zenbait kanta berak konposatu ditu) nabarmendu behar dira.

Oskorrikoak profesional izugarriak direla erakutsi digute, musika munduan murgilduta dauden hogeita bi urteetan beti punta-puntan egon baitira. 

Mikel Errazkin
oskorri > diskografia

>>Aita-semeak-Gosetea

CBS, 1975 (SG)

>>Egia da-Anaitasuna

CBS, 1976 (SG)

>>Oskorri

Xoxoa, 1979 (LP)

>>Plazarik plaza

Xoxoa, 1980 (LP)

>>Eta Oskorri sortu zen

Xoxoa, 1981 (LP)

>>Adio Kattalina

Elkar, 1982 (LP)

>>Alemanian euskaraz

Elkar, 1984 (LP)

>>Hau hermosurie!

Elkar, 1984 (LP)

>>In fraganti

Elkar, 1986 (LP)

>>Datorrena datorrela

Elkar, 1989 (LP)

>>Oskorri, ehun ta hamaikatxo kantu

Elkar, 1990 (Liburua)

>>Hi ere dantzari

Elkar, 1991 (LP)

>>Badok hamahiru

Elkar, 1992 (LP)

>>Katuen testamentua

Elkar, 1993 (LP)

>>Landalan

Elkar, 1995 (CD)

>>25 kantu urte

Elkar, 1996 (CD)

>>Marijane kanta zan!

Elkar, 1997 (CD)

>>Iparragirre bueltan etxera

Elkar, 1999 (CD)

>>Ura

Elkar, 2000 (CD)

>>Vizcayatik... Bizkaiara

Elkar, 2001 (CD)

>>Ekidazu

Elkar, 2003 (CD)

>>Desertore

Elkar, 2003 (CD)

>>Banda Band

Elkar, 2007 (CD)

>>Dantza kontra dantza

Elkar, 2011 (CD-DVD)

Askoren artean

- Lantzeko ihauteria (Herrikoia, Oskorri); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)

-  Glu, glu, glu (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)