Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > baldin bada> hemeroteka
baldin bada > hemeroteka

Erraien iraultza. Argia, 1.528. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-04-30)

Erraien eboluzioa

Urteek Oihukatik Esan Ozenkira bezala, beraien musikan ere aldaketa konstante batera eraman ditu Baldin Badako taldekideak. Erraien iraultza ez da, ez, Baldin Badaren azken lau urteek eman duten fruitua, beraien bideko hamar urteek badute zerikusirik irundarren lan berri honetan. Soinu berria egokitu du lan berri honetan Baldin Bada taldeak, zati handi batean Oskarren kitarra jotzeko modu metal-eroarengatik, nola Ibanek makilekin hartu duen konfidantza eta momentu askotan erakusten duen trebetasunagatik. Kandi ere bueltatu zaigu teklatuetara, hauen presentzia nabarmenagoa izanaz, azken honi Santi eta Katuren esperentzia gehituaz, azken emaitza benetan interesgarria bihurtzen zaigu.

Reggae, rock latza, metala eta ukitu funkyek janzten dituzte euskara, gosea, bidegabekeria eta egungo arazoei buruzko hitzak, edo alderantziz. "Kezko gortina", "Erraien iraultzan", "Konponezina", "Ilargia eta bizitza" eta "Amets desiragarriak" abestiak dira honen lekuko. "Gosea eta heriotza", "Landa ezazu zure hazia" eta "Isilka misilka" reggae erritmoek berriz, musika goxoaz ere kritika zorrotzak egin daitezkeela erakusten digute.

Gonbaraketaren ordua iristean, Fishbone taldearen moduko erreferentziak baliagarriak lirateke, irundarrek une askotan lortzen dituzten feeling momentuak azpimarragarriak baitira. 95a hasi zaigu piskanaka lan interesgarriak ematen eta hau horietako bat da.

Aitor Arza
baldin bada > diskografia

>>Lur azpian bukatuko duzue

Soņua, 1986 (LP)

>>Baldin Bada

Oihuka, 1990 (LP)

>>Lurralde kolpatuak

Oihuka, 1991 (LP)

>>Erraien iraultza

Esan Ozenki, 1995 (CD)

Askoren artean

- Euskara ala ez gara (Hitzak eta musika: Baldin Bada); Irungo AEK-ko beteranoak (2004)