Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > benito lertxundi> hemeroteka
benito lertxundi > hemeroteka

Hitaz oroit. Argia, 1.602. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-12-01)

Benitoren jarraitzaileek zioten: "Azkenean Benitoren lan berria". Ba gustura egon litezke, ni Benitoren jarraitzaile sutsua ez banaiz ere, entzuteko oso atsegin izan baitzait. Eta berari elkarrizketaren batean entzun diodan bezala, eta bere musikari zenbaitek esan didaten bezala, "Benito oso pozik dago kantatzen ikasi duelako".

Ez du honek esan nahi lehen gaizki kantatzen zuenik, baina musiko batek kantatzen ikasi duela dioenean, hobeto modulatzen ikasi duela esan nahi du, arnasketa kontrolatzen ikasi du... gauza horiek guztiak.

Eta egia da, diskoa entzuten duzunean, kantu bakoitza Benitoren ahotsaren baitan eremu ezberdina da. Batzuetan rock abeslari baten indarra eta besteetan leun. Instrumentisten artean, zuzenerako erabili ohi duen taldea hartu du, nahiz eta berrikuntzarik baden: Luis Caminoren perkusioak esaterako. Gustura da Benito bere taldearekin.

Betiko kantu motak dakarzkigu eta egia esan aparteko berrikuntzarik ez nuen espero eta gutxiago Benito Lertxundi izanda. Barrua ongi hunkitu didan kantuetako bat "Uhera" da, bere anaia zenari Pello Irizar piano joleak eskainitako kantua. Piano soil batek eta txelo batek hainbeste lortuko zutenik ere... Hemen dagoen honek 20 aldiz baino gehiago entzun du kantu hori. Biba zu Pello!

Pasa den astelehenean Madrilen aurkeztu behar zuen diskoa, ea Madrilgo entzuleek nire iritzi bera duten. Kontzientziaz egindako diskoa eta oso gustu onarekin.

Mikel Errazkin
benito lertxundi > diskografia

>>Benito Lertxundi

Edigsa / Cinsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Cinsa / Edigsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1969 (LP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Oro laño mee batek...

Artezi, 1974 (LP)

>>Gaueko ele ixilen baladak

Elkar, 1985 (LP)

>>Mauleko bidean

Elkar, 1987 (LP)

>>Pazko gaierdi ondua

Elkar, 1989 (LP)

>>Hunkidura kuttunak

Elkar, 1993 (CD)

>>Hunkidura kuttunak II

Elkar, 1994 (CD)

>>Hitaz oroit

Elkar, 1996 (CD)

>>Auhen sinfonikoa

Elkar, 1998 (CD)

>>Nere ekialdean

Elkar, 2002 (CD)

>>40 urtez ikasten egonak

Elkar, 2005 (CD)

>>Benito Lertxundi. Orioko Bardoa

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Zergatik utzi kantatzeari?

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Itsas ulu zolia

Elkar, 2008 (CD)

>>Oroimenaren oraina

Elkar, 2012 (CD)

>>Plazer bat izan duk, Benito!

Elkar, 2012 (Liburua)

Askoren artean

- Itzala (Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Benito Lertxundi); 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)