Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > oskorri> hemeroteka
oskorri > hemeroteka

25 kantu urte. Argia, 1.620. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1997-01-26)

Zilarrezko bi konpakto

Musikaz eta profesionaltasunez betetako 25 urte bete eskaini digu Oskorrik. Eta talde honek pasa diren urteen gainetik lilura sortu du aurkeztu duen lan bakoitzarekin. Zorionak eman behar zaizkio Oskorri entzun bezain pronto ezaugarri egiten zaituen soinu horrengatik, moldaketengatik eta lanaren mailagatik, doinu, armonia, erritmo eta adierazteko manera horrengatik.

CD bikoitz honek Getxoko Faduran 1996ko urriaren 7an eskainitako kontzertua biltzen du. Hartan, Oskorriko partaideek hainbat gonbidaturekin ospatu zituzten beren zilarrezko ezteiak. Orohar, disko honetan instrumentuak jotzen, kantari edo teknikari lanetan parte hartuz Oskorriren azken lau hau aberastu dutenak goraipatu nahi genituzke.

Kepa Junkera, Joserra Fernandez, Liam O'Flynn, Martin Carthy, Patrick Vaillant, Youenn Le Berre, Robert Le Gall eta Joseba Tapiaren esku eta auspoak entzuten dira lanean. Eta kantari, beste hainbat adiskide. Onak edo oso onak iruditu zaizkigu Ruper, Tapia, Niko Etxart, Juan Carlos Perez, Sarasua eta Pedro Guerrak kantatuak. Aldiz, lotsagarria iruditu zaigu Anton Reixa, Fermin Muguruza eta Albert Pla bezalako jende batek bere parte-hartzeetan erakutsi duen errespetu falta: afinazio, erritmo eta sentsibilitate falta erakutsi dute, kantari hobeak -gainerako gonbidatuak bezalakoak- merezi dituzten abestiak kantatzerakoan. Ez dugu uste ona denik Mikel Laboari zaion errespetua eta maitasuna kasu honetan falta den maisutasunarekin nahastea.

Bi CD hauen azala ere komentatu nahi genuke, 25 urte luze ospatu dituen zilarra koloredun karpeta  aurkezten ditu Oskorrik bere azken lanean. Xinplea eta era berean dotorea, ohitura handirik ez daukagun kartoizko kaxa dizdiratsu batean. Dena eskatzen hasita, Joxean Goikoetxeak berrikitan aurkeztu bezala, CD-ROM bat kaleratu izana asko eskertuko genuen.  

Haitz eta Mikel
oskorri > diskografia

>>Aita-semeak-Gosetea

CBS, 1975 (SG)

>>Egia da-Anaitasuna

CBS, 1976 (SG)

>>Oskorri

Xoxoa, 1979 (LP)

>>Plazarik plaza

Xoxoa, 1980 (LP)

>>Eta Oskorri sortu zen

Xoxoa, 1981 (LP)

>>Adio Kattalina

Elkar, 1982 (LP)

>>Alemanian euskaraz

Elkar, 1984 (LP)

>>Hau hermosurie!

Elkar, 1984 (LP)

>>In fraganti

Elkar, 1986 (LP)

>>Datorrena datorrela

Elkar, 1989 (LP)

>>Oskorri, ehun ta hamaikatxo kantu

Elkar, 1990 (Liburua)

>>Hi ere dantzari

Elkar, 1991 (LP)

>>Badok hamahiru

Elkar, 1992 (LP)

>>Katuen testamentua

Elkar, 1993 (LP)

>>Landalan

Elkar, 1995 (CD)

>>25 kantu urte

Elkar, 1996 (CD)

>>Marijane kanta zan!

Elkar, 1997 (CD)

>>Iparragirre bueltan etxera

Elkar, 1999 (CD)

>>Ura

Elkar, 2000 (CD)

>>Vizcayatik... Bizkaiara

Elkar, 2001 (CD)

>>Ekidazu

Elkar, 2003 (CD)

>>Desertore

Elkar, 2003 (CD)

>>Banda Band

Elkar, 2007 (CD)

>>Dantza kontra dantza

Elkar, 2011 (CD-DVD)

Askoren artean

- Lantzeko ihauteria (Herrikoia, Oskorri); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)

-  Glu, glu, glu (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)