Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > oskorri> hemeroteka
oskorri > hemeroteka

Hamabost urte... eta gero hau!. Argia, 1.179. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1987-12-27)

Kontzertu borobila

Oskorrik plazaratu duen bildumak mugarri bat markatzen du bai bere historia luzetxoan zein euskal musikaren historian. Zuzenean grabaturiko disko bat erreto bat da beti, talde edo kantari 'helduek' gainditu behar izaten omen duten test bat. Profesionaltasunaren ezaugarri izan ohi da jendaurrean ondo burututako grabaketa bat. Balorapen horrekin guztiz ados ez egon arren, Oskorrik zuzenean egindako lanaren testa gainditu duela esan beharra dago, Hamabost urte... eta gero hau! album bikoitza entzun ondoren. Oskorrik, Kepa Junkera, Motriko, Iruñeko gaitero, Iñaki Salvador eta abarren laguntzarekin bere kontzertu perfektoa gauzatu du bilduma honetan: sasoi eta estilo guztietako kantuak, entzulegoak maitek dituenak eta taldearen maitatuenak, popurri batean emanak, soinu kalitate biziki ona, txaloen beroa...

Ia dena perfektoa da Hamabost urte... eta gero hau! bilduma honetan. Soinuaren kalitatea bikaina da (Jean Phocasen lana goraipatu behar). Kantuen ordena guztiz egokia da. Joaldiak ia ez du akatsik, jotzea ez da kontserbadorea, zenbait pasartetan ausarta baizik (Bixenteren punteo zoragarri batzu kasu). Askotan aipatu den Oskorriren 'jokera' edo estilo hori ezin hobekiago atzeman daiteke album honetan, zeren hasierako kantuek gaur egungo Oskorriren seilua bait daramate, nahiz eta noizpait ("Astoarena") oraingo bertsioa antzua iruditu zaigun (saxoa lekuz kanpo gelditzen da).

Agian Oskorrik disko bikoitz honetan bere arrakastaren sekretua utzi du agerian, herri honen kontra jarritako sentimenduak ederki adieraztea, alegia. Poza eta tristura, dantza eta balada, oroimena eta pasadizoa... Beharbada, nazioarteko mailako lan honi falta zaiona, zuzeneko grabaketa bat izanda, txalo edukatuez gain, Oskorrik berak ohi duen publikoarekiko komunikazioaren adierazgarri batzu izan dira. Azken batean, kontzertu perfektua, etxean nahi beste entzuteko kontzertu borobila.

Pello Urzelai
oskorri > diskografia

>>Aita-semeak-Gosetea

CBS, 1975 (SG)

>>Egia da-Anaitasuna

CBS, 1976 (SG)

>>Oskorri

Xoxoa, 1979 (LP)

>>Plazarik plaza

Xoxoa, 1980 (LP)

>>Eta Oskorri sortu zen

Xoxoa, 1981 (LP)

>>Adio Kattalina

Elkar, 1982 (LP)

>>Alemanian euskaraz

Elkar, 1984 (LP)

>>Hau hermosurie!

Elkar, 1984 (LP)

>>In fraganti

Elkar, 1986 (LP)

>>Datorrena datorrela

Elkar, 1989 (LP)

>>Oskorri, ehun ta hamaikatxo kantu

Elkar, 1990 (Liburua)

>>Hi ere dantzari

Elkar, 1991 (LP)

>>Badok hamahiru

Elkar, 1992 (LP)

>>Katuen testamentua

Elkar, 1993 (LP)

>>Landalan

Elkar, 1995 (CD)

>>25 kantu urte

Elkar, 1996 (CD)

>>Marijane kanta zan!

Elkar, 1997 (CD)

>>Iparragirre bueltan etxera

Elkar, 1999 (CD)

>>Ura

Elkar, 2000 (CD)

>>Vizcayatik... Bizkaiara

Elkar, 2001 (CD)

>>Ekidazu

Elkar, 2003 (CD)

>>Desertore

Elkar, 2003 (CD)

>>Banda Band

Elkar, 2007 (CD)

>>Dantza kontra dantza

Elkar, 2011 (CD-DVD)

Askoren artean

- Lantzeko ihauteria (Herrikoia, Oskorri); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)

-  Glu, glu, glu (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)