Lauaxeta. Anaitasuna, 373. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1978-12-01)
Beti pentsatzen izan dugu, kantari baten eginkizunak inportanteena, bizi den garaiaren kronista izatea dela. Horregatik, kulturak bere langile propio, zintzo eta gaituenak izatea nahi dugunontzat, exigigarria da sasoiko kultur moetetiko kontzientzia hartze pertsonal bat gertatzea.
Esteban Urkiaga "Lauaxeta" orain gogoratzea, Antton Valverdek egin duen moduan, bere lan pertsonal delikatu bate bidez poetaren obra ezagutarazteko entseiu bat legez hartu behar dugu.
Musikoez maiz erabili izan dute alor hau azken urteotan: Machado-Serrat, Espriü-Raimón, Aresti-Oskorri, etab.
"Lauaxeta" (Laukinitz-en jaio eta gerratean Gasteizen afusilatua) biziki gizon mistikoa zen, tematika soziala guttitan agertzen zaigu. Agian, "Langile eraildu bati" izenekoa salbuespenen bat baizik ez da. Gudaria izanik, García Lorca-rekin maiz izandako harremanek sentsibilitate poetiko handia iratzarri zioten.
Antton Valverdek -aspalditik Lauaxetaren poemagintzaz lanean aritua, bere lehen L. P.an Lizardirenaz egin bezala- diskoari balore emotibo handi bat ematea lortu du. Musikalki moldaketak errazak dira eta neurri tradizionalak erabiltzen ditu eta horrela, ez da bere antzeko lan monografikoetan, azken sasoiotan maiz agertzen den handitasun "funebre" horretan erortzen. Erraztasun horretan, "Lauaxeta"ren bertsoek behar zuten aterpea eta intentzio originala aurkitzen dute (ez da ahantzi behar bertso hauk libreak ez direnik eta beraz, forma musikal klasikoak dagozkiela, bibolinak eta pianoak lortzen dituztenak).
Oso disko serios honetan, Valverdek ongi jakin du Lauaxetaren izaera erlikioso, nostalgiko eta guztiz emotiboa moldatzen.
Herri Gogoa, 1969 (EP)
BCD, 1970 (EP)
BCD, 1971 (EP)
Edigsa / Herri Gogoa, 1974 (LP)
Edigsa / Herri Gogoa, 1975 (LP)
Edigsa / Herri Gogoa, 1976 (LP)
Herri Gogoa, 1978 (LP)
Herri Gogoa, 1979 (LP)
Elkar, 1986 (LP)
Elkar, 1997 (CD)
Elkar, 2007 (CD)
- Euskal kantuen mezua (Hitzak: Bitoriano Gandiaga-Musika: Antton Valverde); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)
- Gazte gaztetatikan (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)