Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > latzen> hemeroteka
latzen > hemeroteka

Kontzientzia ala infernua. Argia. (Disko iruzkinak) (1997-04-20)

Oihukak kaleratu du talde berri honek 1996ko abuztuan Elkarren estudioan grabatu eta Phocas, Creator eta Harreguyk nahastutako disko hau, Kontzientzia ala infernua izenburua daramana. 11 kantuz osatuta dago. Orokortasunean, gitarra erritmikoen soinua guztiz gogorra eta aldi berean garbia iruditu zaigu diskoan. Bateria, askotan praktikan jarrita dauden bi bonboen joku azkar eta definituan oinarritzen da. Soinu metalikoa du baxuak, bere lana bi bonboekin jotzea duelarik; batzuetan bonboen soinu lodi eta azkarrek estaltzen dute piska bat. Ahots nagusia garbia da eta argi afinatua; batzuetan bi ahotsetako esaldiak badira, kantuaren oxigenazioa erantsiz.

"Bat gehiago" kantuaren hasiera pisua eta indartsua egiten da, eta Slayer-en "South of heaven" ekarri digu burura. Gitarra erritmikoek bonboez eta baxuen laguntzaz kontundentzia garbia lortzen dute. Ahotsa sartu bezain laster bihurtzen da protagonista, eta kanta azkarra izanik ere melodia sakon bat bihurtzen du ahotsak, guztiari ikutu sentsibleago bat emanez. "Torturaren artea" gitarra klasikoz hasten da, Metallicaren "Master of puppets" diskoko zati konkretu bat bezala. Segidak, talde beraren "One" kantaren ikutua du, gitarra akorde disonanteak estereoan dituela. Gitarrak wah-wah batez jotako soloak Metallicaren Kirk Hammet-ena dirudi, ahotsak doinu landu bat kantatzen duela.  

Haitz eta Mikel
latzen > diskografia

>>Kontzientzia ala infernua

Oihuka, 1996 (CD)

>>Ardi larruz

Oihuka, 1998 (CD)

>>Heriotzari deika

Latzen, 2007 (CD)

>>Hellmuga

Autoekoizpena, 2008 (CD-DVD)