Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > fermin muguruza> hemeroteka
fermin muguruza > hemeroteka

In-komunikazioa. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (2002-10-03)

Fermin Muguruzaren disko batean aritzeko test bat egin behar da aurretik zure ezagupenen maila frogatzeko: nor da Leonard Peltier? (ikus www.freepeltier.org). Eta John Trudell? -ez al duzue ezagutzen kantari indiar honen istorio tragikoa?-. Bidearteak eta deabrua Robert Johnsonen bizitzatik atera al ditu Ferminek? In-komunikazioa Laboari harturiko mailegua al da? Hiri Debekatua Pekin ala gastiz dugu? Drama'n' bass and drum'n' basque? Bilbao dugu Casablanca filmeko Paris eguneratua? Tigrea, dragoia eta Legaleon T antzerkigileak lagunak al dira? Hitz globalizatuen giro honetan, Ferminen zalantzak sakabanatzen dira: Zubizuriaren beste aldean dena idaztear dago; bidartean noraezean, baina aurrera jo behar; Estatu Batuak living la vida loca, telebistaren laguntzaz; Operación Triunfo buruak zuritzeko; euskararen etorkizuna parke tematiko surrealista batean... Zuri eta beltzeko azaletik azken kantura arte (Zubizuria-ren minutu bateko reprise-ra, gitarra akustiko bakar batez) gauza asko aldatu dira Ferminen lanean... nortasun berdina mantentzeko. Hasteko, musikariak: Hechos Contra el Decoro taldeko hiru musikari, Kataluniako haize atal galanta (Gorka Benitez saxo jole bilbotarra barne), eta emakumezko madrildar ahots ezberdin pare bat (Begoña Bang-Matu ska kidea eta Eva Reina flamenkozalea), bertoko musikariak ahaztu gabe: Mikel Abrego, Mikel Azpiroz, Joseba Tapia -lan nabarmena bete du trikia bere lekua kokatzeko- eta Selektah Kolektiboko DZ scratchetan. Paisaia honetan, erosoago sentitzen den lurraldean murgiltzen da Fermin: kantuen erdia baino gehiago reggae soinuan garatzen dira; bestaldetik drum'n' bass, soul, r&b, dub, hip hop -aupa Arianna Puello, aupa Rude boloniarra- eta beste mundu beroak biraka ari dira. Dirudienez, Fermin lasaitu egin da, eta material berria beste modu batean lantzen du, pertsonalagoa bihurtuz. Kantu batzuk oso irrati zaleak dira, baina besteetan dautza, hain zuzen, lan honen arriskuak eta lorpenak. Kontrako zerbait aipatzeagatik, labur samar iruditzen zait albuma, eta bizpahiru aldiz silabak behartuta sartzen dira melodiaren metrikan. Gainerantzean, lan biribila eta orekatua. 
Joseba Martin
fermin muguruza > diskografia

>>Ireki ateak

Esan Ozenki, 1997 (CD)

>>Amodiozko eta gorrotozko kantak (1984-1998)

Esan Ozenki / El Europeo, 1998 (CD)

>>Brigadistak Sound System

Esan Ozenki, 1999 (CD)

>>Erremixak

Esan Ozenki, 1999 (CD)

>>FM 99.00 Dub Manifest

Esan Ozenki, 2000 (CD)

>>Big Beņat

Esan Ozenki, 2001 (EP)

>>In-komunikazioa

Metak-Kontrakalea, 2002 (CD)

>>Irun meets Bristol: komunikazioa

Metak-Kontrakalea, 2003 (CD)

>>Komunikazioa Tour

Metak-Kontrakalea, 2004 (CD)

>>Fermin Muguruza 99-04

Metak-Kontrakalea, 2004 (CD-DVD)

>>Xomorroak (Bizitza lorontzian)

Metak-Kontrakalea, 2004 (CD)

>>Bass-que culture

Talka, 2006 (CD-DVD)

>>Mirant al cel

Talka, 2008 (CD)

>>Radar FM 1999.2013

Talka, 2013 (CD)

>>No More Tour

Talka Records & Films, 2013 (DVD)

Askoren artean

- Furtibo putakumiak (Hitzak eta musika: Fermin Muguruza); 21 inéditos y exclusivos (Sinedin, 2002)

- She watch Channel Zero?! (zuzenean) (Hitzak eta musika: Public Enemy); The Rockdeluxe Experience 30.10.2002 (Sinedin, 2003)

- Guayaquil City (Hitzak: Manu Chao, Tomas Darnal-Musika: Mano Negra); Mano Negra Illegal (Alter Metak, 2003)

- Txabi Etxebarrieta (Hitzak eta musika: Imanol Larzabal); Irungo AEK-ko beteranoak (2004)

- Milaka dub (Hitzak eta musika: Fermin Muguruza); Irun Lion Zion in Dub Vol. 1 (Talka, 2007)

- Pay me my money down (Musika: Herrikoia-Hitzak: Fermin Muguruza / Egokitzapena: Fermin Muguruza); AHT Gelditu! bira 

- Kalera, kalera (Hitzak: Imanol Urbieta, Josu Txapartegi-Musika: Imanol Urbieta); Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Zarauzko Udala-Elkar, 2013)