Salam, agur. Egin. (Agiriak) (1996-10-31)
Duela zazpi urte martxan jarri genuen proiektuaren berri emateko Argia-n osatzen nuen "Hau ez da gezurra" zutabea hautatu bagenuen, amaieraren iragarpena Nire txanda-ri egokitzea erabaki dugu. Hirukote bezala sortu genuen egitasmoa, laster boskote bihurtu eta handik gutxira kolektibo ireki baten motor bilakatu zen, non musika, hitza eta errealitatearekiko konpromezua, ahalik eta koherentzia handienarekin batzen saiatu baikinen.
Negu Gorriak taldearen independentziak autogestioaz funtzionatzea exijitzen zigunez gero, azpiegiturak sortu behar genituela ohartu ginen. "Itzul gaitezen ekintzara", "ekin diezaiogun lanari" eta horrelako aldarrikapen beroekin hasi zena, denboraren poderioz errotu eta sendotu egin da. Esan Ozenki disketxeak bosgarren urtemuga bete du dagoeneko, 23 talde ekoiztu dituelarik, ajitazio eta propagandarako eratu ziren NG brigadak autoantolatu eta egituratu dira, bidegabekeria salatzeko talde eraginkorrak direla egiaztatuz, eremu artistiko guztiak erreaktibatzeko egin diren ahaleginekin batera topaguneak hedatu dira taldearen inguruan, non antzerkia, irudia, komikia, bideoa, zinea, olerkia, etabarrekoak kausitu baitira.
Rock internazionalari ere beste lagunekin batera ekin genion, ideien kontrabandoan aritzen garen mugalariok armiarma sareak eraikiz eta utopiarantz mugiarazten gaituen ideia zabalduz. Gaur, ordea, elur izoztuen artean pitzadurak eragiten dituen itsasontziaren brankatik mugitzeko ordua heldu dela erabaki dugu, tripulazioak okupatzen dituen beste tokietan iharduteko, gizakiak gizakiaren zama aroarekin bukatzeko eta inoren eta ezeren menpeko izan gabe bizitzeko indarrak ezin baitira inoiz desagertu eraldatu baizik.
Taldearen aurkezpena disko batekin gauzatu bagenuen, zikloaren amaierari disko bat atxikitzen zaio, egun hauetan grabatzen ari garena. Geure bizitzaren B.S.O.ren kantu bertsionatuz, Salam, agur izeneko lana kaleratuko dugu, zazpi urtez gure bizitza bete duen bandari adio esateko eta kaixo batez agurtzeko sortu eta sortuko diren proiektu berriak.
Oihuka, 1990 (LP)
Basati Diskak, 1990 (SG)
Esan Ozenki, 1991 (LP)
Esan Ozenki, 1991 (EP)
Esan Ozenki / NG Brigadak, 1992 (VHS)
>>Borreroak baditu milaka aurpegi
Esan Ozenki, 1993 (LP)
>>Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30
Esan Ozenki, 1994 (LP)
Esan Ozenki, 1994 (VHS)
Esan Ozenki, 1995 (LP)
>>Negu Gorriak: Ideia zabaldu tour 95
Susa, 1995 (Liburua)
Esan Ozenki, 1996 (CD)
>>Herrera de la Mancha: 90-12-29
Esan Ozenki / AAB, 1996 (VHS)
Esan Ozenki, 2001 (CD)
Metak, 2005 (CD-DVD)
- Gaberako aterbea (Hitzak: Bertolt Brecht-Musika: Mikel Laboa); Txerokee. Mikel Laboaren kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)