Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > negu gorriak> hemeroteka
negu gorriak > hemeroteka

Ideia zabaldu. Argia, 1.532. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-05-28)

Euskal Rockean, zuzeneko diskoa talde baten azken hitza izan da (Kortatu, Delirium, Hertzainak, Itoiz), eta Negu Gorriak izan da sorginkeria hori hautsi duena. Euskal musikak aurrerapauso hori behar zuen, eta Negu Gorriakek eman behar zuela argi zegoen, gure talde internazional eta komertziala baitugu. Estudioko lan berriari Ideia zabaldu izen pretentziosoa jartzea bururatu zitzaien, eta aurrerapen bezala atera zuten single entzun ondoren, pretentziosidadearen inpresio hori birbaieztatzen zen nire buruan. Hori al da Negu Gorriakek eskaini dezakeen guztia? Ideia zabaldu ala ideia agortu? Egunak pasa, disko osoa ongi entzun, eta inpresio hori goitik behera aldatu da, Negu Gorriaken disko hoberenaren aurrean aurki baikaitezke. Horrek hobetu ezina dela esan nahi du? Ezta gutxiago ere, badago zer hobetu, eta badaude ere ahaztu beharreko bide batzuk (salsa, bazkarirako utzi).

Nahiz eta honakoa bosgarren diskoa izan, taldea oraindik herrena dugu gauza garrantzitsu batean, ahotsean alegia. Bost disko pasa ondoren hau esan beharra triste iruditzen zait, baina taldeak hobetu eta sendotasun handiagoa lortu duen arren, ahotsak betiko eskasia eta teknika eza erakusten du, abestien melodiak akatuz. Musikalki, hezkuntza argia da, zeren eta nahiz eta influentziak argiak izan (Urban Dance, Rage, B. Religion, Bap!!, M-ak), ikutu pertsonala sortu eta abestiei ematea lortu du, eta hori ez da gutxi. Talde irekia dela ere baieztatu digu, dance musikarekin jolastean "Aizu" abestian. Ondo atera dira erronka horretatik.

Letretan ere, nola ez, Negu Gorriaken beste ezaugarri bat, defenda edo erreibindikatu daitezkeen pertsona eta gai guztiak defenda eta erreibindikatzen dira, lehenengo abestitik azkenengoraino.

Aurrerapauso bat azken finean lan berri hau, bide berriak jorratzeko zaharrak sentitu baitituzte. Badago oraindik nondik eta nora jo, ikararik gabe estilo berriak jorratuz, baina diskoaren abesti baten izenburua hartuz, begirunearekin.

Jon Martija
negu gorriak > diskografia

>>Negu Gorriak

Oihuka, 1990 (LP)

>>Hator, hator

Basati Diskak, 1990 (SG)

>>Gure jarrera

Esan Ozenki, 1991 (LP)

>>Gora Herria

Esan Ozenki, 1991 (EP)

>>Tour 91+1

Esan Ozenki / NG Brigadak, 1992 (VHS)

>>Borreroak baditu milaka aurpegi

Esan Ozenki, 1993 (LP)

>>Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30

Esan Ozenki, 1994 (LP)

>>NGTB 94

Esan Ozenki, 1994 (VHS)

>>Ideia zabaldu

Esan Ozenki, 1995 (LP)

>>Salam, agur

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Herrera de la Mancha: 90-12-29

Esan Ozenki / AAB, 1996 (VHS)

>>Ustelkeria

Esan Ozenki, 2001 (CD)

>>1990-2001

Metak, 2005 (CD-DVD)

Askoren artean

- Gaberako aterbea (Hitzak: Bertolt Brecht-Musika: Mikel Laboa); Txerokee. Mikel Laboaren kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)